Egun on Durangotik

Bizkaie! 2019-12-06 09:24   azokak

Fresko goizean, 4 gradu, baina eguraldi ederra dator.





Ikasleen egunean milazak lagun batu ostean, gaur be ez da gitxiago izango, jaieguna da eta goizeko freskureari eutsi ondoren, Sormen Bekea izango da gaur protagonistetako bat. Igazkoaren zehetasun guztiak ezagutu eta aurten, musikea ardatz hartutako bigarren edizinoa zeinek irabazi dauen jakingo dogu.


Abenduaren 6ko egitarauan nabarmentzeko batzuk

Szenatokia

Ganbila


EHAZE-ren eskutik, Ganbila antzerki bildumearen aurkezpen teatralizatua arratsaldeko 17:00etan hasiko da  Szenatokia gunean.


Saguganbara

Goizeko 11:00etan, Animaletrak saioan izango dira Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena, 6-10 urte arteko gaztetxuen zoramenerako.


Irudienea

Goizeko 11:00etan, Zizelkariak dokumentala ikusteko aukerea egongo da.


Ahotsenea

Barriketaldietarako gunean, Bernardo Atxagak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko dau, goizeko 11:30ean.

Musikeari jagokonez, SUA talde bizkaitarrak disko barriko kantuak eskainiko ditu 14:20tik 15:00retara.


Egitaraua

Urtero legez egitarau sano potoloa da eta zehetasun guztien barri izateko hemen begitutea izango da onena.

Ondo etorri Durangora!



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu