Irun Hiriko Kutxa Poesia Saria irabazi dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2019-12-03 12:34   Kulturea

Estiloari jagokonez, berenberegi jagon dau esaldien erritmoa eta poemen tonua.

Amua Gorrotxategiren azken poema-bildumea saritu dabe. Zortzi urte ziran azken poemarioa argitaratu ebanetik eta honakoan helduago jatorku idazlearen ahotsa mezuetan, eta biziago esateko moduetan. Gaiei jagokenez, bizitzearen ikuspegi panoramiko bat eskaintzen deusku: itsasoak presentzia nabarmena dau (bai gure Kantauri itsasoak, bai Mediterraneoak), eta horregaz batera agiri dira maitasuna eta erotismoa, edo arazo eta gatazka sozialak, edo heriotzearen itzala. Estiloari jagokonez, barriz, berenberegi jagon dau esaldien erritmoa eta poemen tonua.

Aritz Gorrotxategi Mujika

Donostiako Gros auzoan jaio zan 1975ean eta gaur egun Lezon bizi da. Zuzenbidean litentziatua da baina idazketea dau lanbide. Poesiari jagokonez, Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste poema-liburuak kaleratu ditu. Narratiban, barriz, harenak dira Egurra Pinotxori, Zer egingo dugu orain opariekin? eta Ahazten diren gauzak ipuin-bildumak, baita Kafkaren labankada, Kearen truke, Axola ez duenean eta Koldar hutsa zara eleberriak be. Itzultzaile eta prentsako zutabegile be ibilten da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetakoa da.


Sariak 

Sariak emoteko ekitaldia oraintsu egin eben Irungo Amaia Antzokian eta bertan euskerazko eta gaztelaniazko eleberri eta olerki modalidadeetako irabazleek sariak jaso zituen. 43. edizino honetan, ondorengoak izan dira irabazleak:

- Paula Lapido
Lanaren izenburua: Los que alcanzan la orilla.
Gaztelaniazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra

- Carlos J. Aldazabal
Lanaren izenburua: Mauritania es un país con nieve.
Gaztelaniazko olerkia. Saria: 15.000 € + Garaikurra

- José María García-Viana Arenales
Lanaren izenburua: Pentaedroa.
Euskarazko eleberria. Saria: 25.000 € + Garaikurra

- Aritz Gorrotxategi Mujika
Lanaren izenburua: Amua.
Euskerazko olerkia. Saria: 15.000 + Garaikurra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu