Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa gune nabarmen izentau dabe

Bizkaie! 2019-11-29 08:09   Kulturea

Europako industria-ondarearen ibilbide turistikoan egindakoagaitik jaso dau autortzea.

Lorea Bilbao, Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak jasoko dau La Encartada Fabrika-Museoa Europako industria-ondarearen ibilbide turistikoan gune nabarmen izentetan dauen ziurtagiria. Barikuan, zemendiaren 29an da hitzordua Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan bertan, arratsaldeko 17:00etan.

ERIH (European Route of Industrial Heritage) industria-ondarearen Europako sareak Anchor Point aintzatespena emon deutso Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauen La Encartada Fabrika-Museoari. Ziurtagiri horren arabera Bizkaiko industria-museoa eremu edo gune nabarmena da industria-ondarearen Europako turismo-ibilbidean.

Titulua emon aurretik familia-argazkia egingo dabe ERIH-eko Batzordeko kideakaz eta Lorea Bilbao diputatuagaz; era berean, bertan egongo dira Jabier Puertas, Industria Ondare eta Obra Publikoaren Euskal Alkarteko (AVPIOP) burua eta Begoña Ibarra, La Encartada Fabrika-Museoko zuzendaria.

Azken buruan, aintzatespen turistikoa emon ondoren La Encartada Fabrika-Museoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da ingelesez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu