Herritarrak artista Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2019-11-28 13:41   Kulturea

Art Market ekimena abenduaren 14an izango da 10:00etatik 15:30era.



Artistea zara eta zure obrak sustatu nahi dituzu? Bilboko Berreginen Museoak Art Market atondu dau eta bertan, horretarako aukerea izango dozu. Bizkaiko erakundea artista bila dabil, euren lanak Museoaren barruan ikusgai jarri deiezan egun batez. Kultur ekitaldi horregaz, artearen alde lan egiten daben persona horreen guztien lana eta esfortzua sustatu nahi ditu Museoak, eta horretarako gune bat eskainiko deutse, doban. Gainera, jarduerak bat egingo dau San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango dan bigarren eskuko azokeagaz.


Zelan parte hartu?

Nahi daben artista guztiek hartu leikie parte, eta izena emotea 2019ko zemendiaren 22tik 29ra egin ahal izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da txosten labur bat bialtzea, standean ikusgai jarriko diran obren 3 adibidegaz, baita kurrikuluma be (PDF formatuan), itziar.martija@bbmuseoak.eus helbidera.

Lanak ikusgai eta salgai jarteko erabiliko diran standak dobakoak dira. Hautatuen zerrendea posta elektroniko bidez jakinarazoko da abenduaren 5ean.

Standak egunean bertan muntauko dira, 08:30ean, eta espazioak (2 x 1,5 m) heldu ahala emongo dira. Parte-hartzaile bakotxak bere mahaia ekarri beharko dau muntaketea egiteko, eta eguna amaitutakoan jasoko dira.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikoa jarri da artisten eskura: itziar.martija@bbmuseoak.eus.

 

Parte hartzeko arauak

1.- Hautatutako artistek baino ez dabe parte hartuko.

2.- Artisteak berak izango dau bere standan jarri eta kentzeko ardurea. Antolatzaileak parte-hartzaile bakotxeko aulki bat itxiko dau, mahaiak edota lanen erakusketarako beharrezko materialak parte-hartzaileek ekarriko ditue.

3.- Artista bakotxak muntaia eta desmuntaia egiteko erakundeak jarritako ordutegiak beteko ditu.

4.- Sarbideak, hormak eta museoko artelanak ez dira okupauko.

5.- Artistea bera izango da bere standaren arduradun.

6.- Artisteak berak egindako lanak izango dira erakusgai, bai originalak bai berreginak.

7.- Erakundea ez da ez kalteaz ez lapurretaz arduradun egiten.

8- Artisteak arauak ez beteteagaitik museoan kalterik sortu ezkero horreen arduradun izango dira.

9- Erakundeak argazkiak eta bideoak egiteko aukerea izango dau arakundearen sareetan erabilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu