Durangoko Azokeak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2019-11-27 08:22   Kulturea

Nobedade guztien % 10 Ipar Euskal Herrikoa izango da.

Durangoko Azokako 54. edizinoan Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoako 9 erakusmahai egongo dira. 40 nobedade baino gehiago egongo dira: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutegia... Nobedade guztien % 10 Ipar Euskal Herrikoa izango da. Autoproduktoreen Plazan be Ipar Euskal Herriko disko bat egongo da: Bankako Menditarrak.

2019an, Iparraldetik 10 egitura izango dira azokan: 7 argitaletxe, 2 diskoetxe eta bestelako egitura bat. Iparraldeko partaide guztiek espazio bateratu batean batuko dira (Goienkale 21-29). Elkar argitaletxearen Iparraldeko adarra Elkar-en mahai nagusian ordezkatua izango da.

Horrezaz gan, 15 kultur ekitaldi baino gehiago izango ditue. Eguen arratsaldean, abenduaren 5ean, Ipar Euskal Herriko lau lan proiektauko dira Irudienean.

Ahotsenea zuzenekoak: Willis Drummond, Manez eta Kobreak, Murgi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak.

Irudienea: Gazteluak zubi dokumentala, Hiru uhinak dokumentala, Ito film laburra, Tantaka websailaren lehen atala, Anti film laburra.

Ahotsenea barriketak: Mixu - Sustraiak, Maiatz aldizkariaren 68. eta 69. zenbakiak.

Saguganbara: Altxorraren bila! (Elkar), Aldo musikari! (Matahami).

Gogoetearen Plaza: Jurgi Ekiza.

Prentsaurrekoa Baionako Euskal Museoan izan da, EKEk antolatuta. Gerediagako kideakaz batera, Ipar Euskal Herriko sortzaileak eta diskoetxe eta argitaletxeetako arduradunak izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu