#BilbaoGabonak, Bilbo kulturako erreferente
2019-11-26 12:58 KultureaAurten izotz ekologikoaren pista erraldoia Arenalean izango da.
#BilbaoGabonak izenpean, Bilboko Udalak Gabonei begira makinatxu bat jarduera iragarri ditu proiektua indartuz, uria erakargarri bihurtzeko eta Gabonetan be Bilbo kultura nahiz aisialdirako erreferente sendotzeko helburuagaz.
#BilbaoGabonak ekimenaren helburua da: jentea erakartea, bai bertokoak, bai inguruko lekuetakoak zein estaduko eta atzerriko turistak be, eta, bestetik, merkataritzea, negozioak eta mobiduarazote, edade guztietako jenteak aukerea izan daian Bilbon Gabonetako ilusinoaz bete-betean gozau eta giro bikain hori biziteko.
Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai zinegotziak eta Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegua Sustatzeko zinegotziak aurkeztu ditue #BilbaoGabonak ekimenak aurten eskaintzen dituan barrikuntzak.
Europako beste uri garrantzitsu batzuen ereduari jarraituz, aurten Bilbok indartu egin dau Gabonetako proiektua: urian aurreikusitako 400 jarduera baino gehiago izango dira eta barrikuntza legez Estaduko izotz ekologikoko pistarik handiena, aurten Arenalean jarriko dabena, aisialdirako gune zabala Erripako kaian, Gabonetako merkatu zabalagoa hartuko dauena, eta umeentzako jarduerak hartzeko be leku handiagoa.
#BilbaoGabonak Bilboko Udalaren eta Arriaga Antzokiaren zubien arteko pasealekua uriaren bihotza bihurtzen dau, haren indar eta jarduera auzo guztietara zabalduz.
Izotz-pista erraldoia
Igazko esperientzia bikainaren ondoren (49.000 persona inguru bertaratu ziran), Bilboko Udalak barriro be apustu egin dau Gabonetan izotz ekologikoaren pista eta txirristea urira ekartearen alde, baina barrikuntza handiak eginez, izan be, izotz-piste lekuz aldatu, Arenalean, Erripako Kaian kokatu eta espazioa bikoiztu egingo da, izotz ekologikoaren modalidadean estadu osoko handiena bihurtzeko; esangura horretan aurreko Gabonetako 400 metro koadroak 800era pasauko dira eta instalazinoaren erdia aterpean izango dau, eguraldi txarra aurreikusi eta hari aurre egin guran.
Diseinu lanak Xtraice nazinoarteko enpreseak egin ditu, material barritzaile, abangoardista eta jasangarriagoak erabiliz.
Jarduerok zemendiaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean izango dira abian. Sarrerak leihatiletan bertan erosi ahal izango dira, baita on-line be hemen.
Gabonetako Azokea
Bigarren urtez jarraian, Gabonetako Azoka izango da Bilbon, Europako uri nagusien estilokoa, hain zuzen be. Helburua da: Gabonetako jaiak dirala eta, uriko bisitariei eskaintza komertziala erakustea. Gabonetako Azokea udaletxeko eta Arriaga Antzokiko zubien artean kokatuko da, itsasadarraren alde bietan.
Olentzero eta Errege Magoak
Olentzero eta Errege Magoak izango dira umeak gehien hunkitzen dituen ekimenak. Gure ikazkin gogokoena izango da urira heltzen lehenengoa, abenduaren 23ko arratsaldean: Arratsaldeko 17:30ean, Olentzero, Mari Domingi eta Galtzagorriakaz batera, Carlton Hoteleko balkoira iurtengo dabe umeak agurtzeko. Ondoren, Kale Nagusitik Arriagara helduko dan kalejirea hasiko dabe eta bertan ikuskizun musikala izango da.
Olentzerok, Mari Domingik eta Galtzagorriek Arriaga Antzokian deskantsauko dabe gauean, indarrak barritu eta martitzenean, hilaren 24an, 11:00etatik aurrera, harrera egingo deutsee ume guztiei.
Urte barriagaz batera helduko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Errege Magoak urtarrilaren 5ean Bilbora heldu eta uriko kaleetan ibiliko dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!