Euskal Museoak III. Fashion Kultur Bilbao hartuko dau
2019-11-22 08:03 KultureaHelburua da moda jasangarria eta diseinatzaile bizkaitar gazteen lana sustatzea.
Bilboko Euskal Museoa pasarela handi bihurtuko da aurten be, Fashion Kultur Bilbao ekimenari esker. Oraingoan, inoiz baino green eta gazteagoa da ekimena, izan be, moda jasangarria eta Euskadiko diseinatzaile gazteek egunero egiten daben lana sustatzea dau helburu. Zemendiaren 22an eta 23an, Museoko Klaustroa Euskadiko modearen erdigunea izango da; bertan, arte honen inguruan antolatutako zenbait jardueraz gozau ahal izango da.
Kontuak kontu, zemendiaren 22an, 18:00etatik 21:30era, hiru berbaldi egingo dira: Javier Barroeta diseinatzaileak Javier Barroeta Eskolea izango dau ardatz; Miren Begoña del Castillo bitxigileak jasangarritasuna eta modea izango ditu berbagai eta, amaitzeko, Veraluna Ethical Fashion konpainiak bidezko merkataritzeari buruz berba egingo dau.
Berbaldien ostean, bitxigintza tailerran izango da Kekelisen eskutik. Behin baino gehiagotan antolatu dau Fashion Kultur Bilbao ekimenak mueta horretako tailer bat jardunaldien barruan, eta bertaratutakoen artean erantzun handia izaten dau. Eguna amaitzeko, working bat egingo da; horri esker, bertaratutakoek modeari eta ekologismoari buruz ikasten jarraitu ahal izango dabe.
Jardunaldi horretarako sarrerearen prezioa 5 eurokoa da.
Hurrengo egunean, zemendiaren 23an, Museoko Klaustroa pasarela bihurtuko da; jasangarritasunaren diseinatzaile gazteek eta enpresek euren diseinuak erakutsiko ditue. Esangura horretan, diseinatzaile gazteei eskainitako zatian, Javier Barroeta Eskolako lanak, Iñaki Velilla Ortizenak, Julene Gregoriorenak eta Dossis Designs enpresearenak ikusi ahal izango dira. Aukera bikaina, ehun eta diseinu harrigarriak hurretik ikusi ahal izateko.
Desfilearen bigarren zatia moda jasangarriaren eta ekologikoaren ingurukoa izango da, eta Skunfunk enpresa ezagunaren eta Veraluna Ethical Fashion markearen eskutik izango da. Aurrekoetan legez, hurrengo denporaldietan agertuko diran diseinuak ezagutzeko aukerea izango da.
Jardunaldia koktel bategaz amaituko da: diseinatzaileak eta modeloak bertaratutakoakaz alkartuko dira, nahi dauenak modearen eta jasangarritasunaren inguruko dudak argitu daizan.
Fashion Kultur Bilbao ekimenaren aurtengo edizinoak moda jasangarriaren erreferente bihurtu nahi dau Bilbo. Bestalde, Euskadiko diseinatzaile gazteen lana sustatzeko helburua be badau.
Azken buruan, diseinatzaile gazteek euren sorkuntza-lanak erakusteko plataforma izan nahi dau modeari eskainiko espazio honek, izan be, gazte horreei euren artea adierazoteko gune bat eskaintzeko beharra ikusi dabe antolatzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!