'Izan Itsas Zaindari!' kanpainea porturatu da Getarian
2019-11-21 13:25 KultureaEzagutuz maitatu, maitatuz babestu.
Arrantzearen Nazinoarteko Egunagaz batera porturatu da Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren Izan Itsas Zandari! kanpaina ibiltaria Getarian, arrantza iraunkorra eta konsumo arduratsua sustatzeko asmotan. Garaian garaiko arraina kotsumidutearen garrantziaz ohartarazo gura da; bertako arrantza sektorea bultzatzeaz gan, ingurumena be babesten dalako. Aztarna ekologikoa murriztu eta gehiegizko
arrantzea ebitetea dira helburuak, adierazo dau Izaskun Suberbiolak Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko Zuzendariak.
Egun aproposa da gaur arrantza sektoreak itsasoaren egoeran dauen garrantzia azpimarratzeko. Ez dogu ahaztu behar itsasoak zenbat emoten deuskun. Izan Itsas Zaindari! kanpainearen helburuen artean dago arrantzea herritarrei hurreratzea, arrantza mundua ezagutzera emotea modu berezi eta erakargarrian edota arrantza sektorean parte hartzen daben agenteei protagonismoa emotea. Badirudi sarritan arrantza sektorea oso sektore ezezaguna dala herritar askorentzat eta, horregaitik, kanpaina honen bidez sektoreak bere barruan hartzen dituan hainbat gai jorratu dira Iturzaeta Getariako Herri Eskolan eta Zumaiena Ikastetxean bertan, nabarmendu dau Suberbiolak.
Ekitaldian Getariako Arrantzale Kofradiaren eta Jose Mari Etxegoienen, garai bateko Mater Ontziko armadoreen ordezkariaren lana autortu da, Mater 2019 Itsas Zaindari Autortzea emonda.
Aurkezpenaren ostean, ur gaineko museoa bisitetako aukerea izan dabe bertaratuek. Ontziko profesional taldearen eskutik itsasoko gaiei buruzko alderdiak landu ditue.
Bisitak eguenetik zapatura
Gaurtik zapatura Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Getariako portuan egongo da. Museoan barrena ibilteko aukerea izan daben lehenengoak Iturzaeta Herri Eskolako eta Zumaiena Ikastetxeko ikasleak izan dira.
Kanpaina ibiltaria porturatzen dan herri bakotxean, ikastetxeak erakusketea bisitetako aukerea izaten dabe gida baten laguntzaz. Aste barruko egunetan LH3 eta LH4ko ikasleei bideratuta dago, baina astegoienetan eta jai egunetan erakusketea edegia da, edozein herritarrentzat da aproposa, bai arrantza giroa eta sektorea ezagutzen ez dabenentzat, baita oso hurretik bizi dabenentzako be. Helduek be badabe zer ikasi eta Mater Museo Ekoaktiboak eskaintzen dauen erakusketeak arrantza sektorearen tematika ezbardinak lantzen ditu. Bisitan, herritarrak garaian garaiko produktuak konsumiduteak dauen garrantziaz ohartarazoteko informazino praktikoa emongo jake, nabarmendu dau Suberbiolak. Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren bisitek ordubeteko iraupena izango dabe eta ondorengoa izango da publiko orokorrarentzat ordutegia: zemendiaren 21ean eta 22an, 16:30-17:30 eta 17:30–18:30 eta zemendiaren 23an, 11:00–12:00, 12:00–13:00, 13:00–14:00.
Kanpainea hiru hilebetekoa (urria, zemendia eta abendua) da eta Euskal Autonomia Erkidegoko lau herritan ibiliko da: Ondarroan (urriaren 29tik 31 arte), Pasaian (zemendiaren 7tik 9ra) eta orain Getarian (zemendiaren 21etik 23ra). Getariako egonaldiaren ondoren, Orion (abenduaren 4, 5 eta 6an) botako dau aingurea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!