Ertibil Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Punta Begoñan da

Bizkaie! 2019-11-21 11:50   Kulturea

Natalia Suárezek gidatuko ditu abenduaren 18an egingo diran bisita bereziak.



Bizkaiko Foru Aldundi
ak antolatutako Ertibil Bizkaia Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria abenduaren 29ra arte egongo da ikusgai Getxon, Punta Begoña Galeriak-etan. Lehenengo edizinotik, Ertibil erakusketearen helburua da Bizkaian sormen-lana egiten daben artista barriei laguntzinoa eta sustapena emotea, eta euren talentua eta jarduerea ikusarazotea.

37. edizino honetan 83 artistek hartu dabe parte espezialidade guztietako 113 lan aurkeztuz, horreen artetik, 18 artisten 18 obra aukeratu dira erakusketea osotzeko. Bigarren urtez jarraian, hiru sari emon dira: hile biko hiru egonaldi Japonian, lehiaketea nazinoartean zabaltzeko eta kulturen arteko trukea sustatzeko: Juan Pablo Ordoñez-Mawatres, Borja Gomez Diez eta Izaro Leregi getxotarra izan dira saria jaso daben artistak.

Nabarmentzekoa da Juan Pablo Ordoñez – Mawatresek galeriak ezagutzen dituala, bai hormak estaltzen zituen grafitiei buruz egindako ikerketa-lanetan parte hartu dauelako, bai Punta Begoñaren oraintsuko memoriari buruzko eztabaidan parte hartu dauelako oraintsu, Arkeologiaren I. Jardunaldi Europarretan. Jardunaldi horreek joandako bagilean inaugurau ziran lehenengoz, Punta Begoñan.

Horrezaz gan, galerietan Izaro Leregiren (Getxo, 1987) obrea ikus daiteke: hainbat emakumeren keinuak azaltzen dituen lehen planoko argazkiakaz osotutako bildumea, hain zuzen be. Jatorria ikerketa batean dago, Euskal Herriko gizarte-mobimentuen imajinario bisualaren ingurukoa, ekintza performatibo desbardinetan bilakatzen dana; horreen koreografiak, gorputza eta indarkeria barrubatzen dituenak, bideoan eta argazkietan jasoten dira.

Hamabost artisten artean beste getxotar bat dago, Eztizen La Cruz (Getxo, 1994): normalean, argiaren kontrasteakaz eta kontraste kromatikoakaz jokatzen dauen pintura mueta jakin bategaz lan egiten dau geruza eta itzaletatik abiatuta; funtsean teknikoa dan esperimentazino-ariketa bat gauzatzen dau.


Bisita gidatu bi

Natalia Suárezek gidatuko ditu abenduaren 18an, eguaztenean, 12:30ean (euskeraz) eta 13:30ean (gaztelaniaz) egingo diran bisita bereziak. Bertara joateko aldez aurretik izena emn behar da 635 717 333 telefono zenbakira deituta.

Ertibil galeriak edegiteko ohiko ordutegian bisitau daiteke, 11:00etatik 14:30era eta 15:30etik 17:30era, martitzenetan izan ezik, zarratuta egongo baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu