Bardintasuna eta Kirola Jardunaldia gaur Gipuzkoan
2019-11-21 09:04 KultureaKirolak emakumeak ahaldundutzeko tresna lez izan leiken potentzialaren barri eskaini nahi da.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak kirolean bardintasuna lortzeko helburua dabe, izan be, ardatz estrategia nagusienetako bat da.
Era berean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak berbaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzen ditu, hainbat arlotako profesionalak sensibilizetako eta trebatzeko.
Estrategia bi horreek kontuan hartuta, erakunde horreek, Basque Teamegaz batera, egokia ikusi dabe ͞kirola, ahalduntzerako gune bat - Bardintasuna eta Kirola Jardunaldia antolatzea. Jarduerea XVI. Bardintasunerako Gunea ekimenaren barruan kokatzen da.
Kirol erakundetan gero eta emakume gehiago sartzea eta emakumezkoen kirol praktikearen hazkundea, askotan, mehatxu lez hartu dabe beste ordezkari edo erakundeek, hasieran, aginpidea galtzea eta baliabide-zatiketa moduan bizi izan dabelako.
Jardunaldi honek kirolak edo/eta jarduera fisikoak emakumeak ahaldundutzeko tresna lez izan leiken potentzialari buruzko ikuspegia eskaini nahi dau. Horretarako prozesu hau erakundeetan eta ingurunean sustatzeko lagungarri izan daitekezan hainbat esperientzia izango ditugu adibide moduan.
Jardunaldia 2019ko zemendiaren 21an izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiak Miramonen dauen Batzar Nagusietako eraikuntzearen ondoan (Miramon kalea 166). Parte hartu nahi izan ezkero, izena emotea, dobakoa, Kiroleskolearen webgunean egin behar izango da, hilaren 14a baino lehen. Jardunaldian jagote-ardurea eskainiko da, hau be izena emoten danean eskatu behar da. Izena emoteko prozesuaren inguruko zalantzak, ondorengo telefonoan argitu ahal izango dira: 94 403 28 66.
Kirola eta Bardintasun Jardunaldiak
09:15 Aurkezpena. Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakudenko zuzendaria; Goizane Alvarez Irijoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusia; Jon Redondo Lertxundi, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria.
09:30 Berbaldiak:
Kirola, genero ikuspegia barruratzeko tresnea. Hizlaria: Ibone Lallana Del Rio. Barcelona Olímpica Fundazinoa.
10:30 Emakume Pilotaren Alkartea. Hizlaria: Patricia Espinar Labián (EPE).
11:00 Deskantsua.
11:30 Inguru desabantailuetan jarduera fisikoaren sustapena. Hizlaria: Valeria Corte Santillán. Psikologoa eta Kirol Coch-a.
12:30 Mahai-ingurua. Ahalduntzerako klabeak. Hizlariak: Meritxell Pagadigorria Castro, Euskal Herriko Surf Federazinoa; Olatz Alkorta Agirregabiria, Euskadiko Kanoe Federakuntzea; Ainhoa Iñiguez Goizueta, Arraunketako Euskal Federakuntzea; eta Uxue Ochoa Alberdi, Errendimenduko Coach eta Psikologea. Moderatzailea: María José Paredes Lapeña (GFA).
13:30 Jardunaldiaren amaierea.
* Hizkuntzea: euskerea eta gaztelania (bat-bateko itzulpena).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!