Ane Pikazak Arriquibarreko Zoroari egin deutso omenaldia
2019-11-19 09:12 KultureaBilboko Azkuna Zentroko fatxada nagusia horniduko dau artisteak.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Ane Pikaza artista bilbotarraren Atentamente mía interbentzino artistikoa aurkeztu dau, Fatxada proiektuaren esparruan.
Diseinatzaile eta ilustratzaileak proiektu honegaz 2019. urtea zarratu eta 2020ko urtarrilaren 15era arte egongo da ikusgai. Proeiktuaren inspirazinoa Arriquibar plazearen historia bera da, hain zuzen, Arriquibarreko zoroa izeneko Bilboko personaia enblematikoa. Andre horrek gau eta egun emoten eban aulki berean jesarrita, artilezko txanoak ehuntzen, maiteminez, eta bere jantzi bitxiak zituan bereizgarri.
Azkuna Zentroa eraikinaren sarrerea esku-hartze artistikorako gune bihurtu dau Fatxada proiektuaren bidez. Diseinua, ilustrazinoa eta komikia. Artistek hizkuntza artistiko eta sortzaileko piezak erakusten ditue horma nagusian, uriko bizitzan txertatuz, bertan bizi diranen egunerokoan. 2019an, leku horretan izan dira: Aitor Saraiba, Higinia Garay, Naiara Goikoetxea, Leire Urbeltz, Susana Blasco eta orain, Ane Pikaza.
Erakusketa-proiektuak zentroko gainerako programazinora zabaldu dira, artisten eta publikoen arteko topaketa ahalbidetzen daben tailerrakaz, eztabaidarako espazio barriak sortuz.
Fatxada proiektua. Diseinua, ilustrazinoa eta komikia be dendAZ lako espazioakaz lotzen ditu. This is Basque Design horretan artista parte-hartzaileek landutako piezak dagoz.
Pikazaren eretxiz, Arriquibarreko espazioa bera oso esanguratsua zan niretzat, istorio hori neukalako gogoan, amak eta amamak hamaika aldiz kontautakoa. Beraz, ilustrazinoaren bidez, formea emon gura deutsat amodio erromantikoaren idea horri, zelan joan dan aldatzen horretaz dogun ikuskerea. Horixe da abiaburua, eta loredun kapela zoro horreek be bai.
Piezea, hiru lonatan, 2019ko zemendiaren 15etik 2020ko urtarrilaren 15era ikusi daiteke eraikinaren horma nagusian, eta horregaz zarratzen da programa honen lehen edizinoa.
Ane Pikaza artista bilbotarrak erabilera onirikoaren aldeko apustua egin dau errealidadeei aurre egiteko, ispilu baten aurrean publikoa jarten daben eszena eta amesen unibersoan: Beti pentsau dot persona bat baino gehiago izan nahi nebala, bizitza bat baino gehiago bizi. Beharbada, horregaitik erabagi neban gustetan jatan guztia egitea. Arte Ederrak eta Antzerkia ikasi nituan, eta, denporearen porasuz, desira horrek oreka arraro batean bizitea lortu dau. Gaur egun, neure burua lantzen jarraitzen dot, eta mundu bi bateratzen ditut: batzuetan oso hur dagoz alkarrengandik; beste batzuetan urrundik begiratzen deutse batak besteari, eta noiz edo noiz eskutik lotuta joaten dira. Leiho horretatik atera behar da nire lanak ikusteko. Egin daigun ames.
Ane Pikaza (Bilbo 1984)
Arte Eder eta Antzerkian lizentziau zanetik, ilustrazinoa eta arte eszenikoen arloak bateratu ditu. Profil multidisziplinarioa dau, eta horrek aukerea emon deutso era askotako formatuak, aplikazinoak eta hartu-emonak ikertzeko, ilustrazinoa eta arlo paraleloak jorratuz. Egin dituan lanen artean, Los ríos de Alice bideo-olgetea eta Kabia antzerki-konpainiarentzat egindako bisualak nabarmentzen dira. Horrezaz gan, ibilbide luzea egin dau, besteak beste, antzerkiko eta jaialdietako kartelakaz, erakusketakaz eta aldizkariakaz alkarlanean. Eszenen eta amesen uniberso bat, geure buruen aurrean jarten gaituana. Apustu bat, onirikoa errealidadeei kontra egiteko arma legez erabilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!