Bilboko Berreginen Museoa kandelakaz argituko da, XIII. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2019-11-20 10:15   Kulturea

Bisita gidatua zemendiaren 21ean izango da, 18:00etan.

2006ko zemendiaren 21ean edegi zituan ateak Bilboko Berreginen Museoak Mariaren Bihotza eleizea izandakoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzaz. Gaur, 13 urte geroago, bizkaitar erakundeak bere urtebetetzea ospatuko dau ekitaldi berezi bategaza: Zemendiaren 21ean, 18:00etan, Museoa kandelakaz argituko da, eta gonbidatuek ohikoa ez dan moduan gozau ahal izango dabe, izan be, bisita gidatua egongo da eta parte-hartzaileek Altxor elektrikoak izeneko aldi baterako erakusketa barria hurretik ezagutzeko aukerea izango dabe. Erakusketako piezak beste ikuspegi batetik ikusiko dira, gela ezbardinak apainduko dituen hamarnaka kandelez argituta egongo baitira. Horrezaz gan, Itziar Martija museoko teknikariak bankete eta ontziteriari buruzko Erroma zaharreko testuak irakurriko ditu ibilbidean zehar.

Jarduera honetan parte hartzeko, erreserbea egin behar da, 94 415 02 31 telefonora deituta. Bisitea doban da.

Hamairu urteotan Bilboko Berreginen Museoaren erakusketa eta jarduera programea gero eta aberatsagoa izan da. Gaur egun, bizkaitar erakundearen ekitaldien agendea oso oparoa da. Eskultura klasikoen kopiak erakusketa iraunkorrak, aldi baterako hainbat erakusketak, Swing Museoan! edo Artelana bere testuinguruan lako jarduerek ekarri dabe Berreginen Museoa Bizkaian kultura erreferente izatea. Espazio honetan, klasikoa –erakundeak irudikatzen dauena– eta inguruaren berezko kultur aniztasun etnikoa buztartzen dira, eta hainbat alorretan alkarregazko lana errazten dau horrek.

Publikoa gero eta ugariagoa da, eta ikusleak eurak dira Museoak, Bilboko San Frantzisko auzoan egon dan urteotan, izan dauen aurrerapenaren eta proiekzinoaren arduradun. Hori deaa eta, erakundeak, urtebetetze jai berezi horregaz, 13 urteotan bertatik pasau diran guztiei eskerrak emon nahi ddeutsez. Leku honetan urtero antolatutako erakusketa eta jarduera propioez gan, ekimen ugari egiten dira; horreetako asko erakundea kokatzen dan auzoaren bizitzeagaz estu lotuak. Era berean, Eleiza San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean programautako ekimen kultural gehienen egoitzea izan da: Bilbo zaharra kulturarako zubia (ekimen jentetsuena Tattoo Adicts izan zan), BAD, Zinegoak, Caostica edo Fair Saturday.

Bestalde, Museoak beti ditu ateak edegita uriko eta lurraldeko jarduera kulturalerako. Holan, liburuen aurkezpenak, moda desfileak, zinema filmazinoak, pintxo aurkezpenak, berbaldiakk eta bestelakoak egin dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu