Ziberkazetaritzearen Nazinoarteko XI. Kongresuan hedabide alternatiboak aztertuko ditue

Bizkaie! 2019-11-11 11:53   Kulturea

Gaur, hilak 11 eta bihar, martitzena dira hitzorduak Bilboko Bizkaia Aretoan.

Aktore eta estrategia barriak konpartidutako testuinguru mediatikoan izenburupean, Ziberkazetaritzearen Nazinoarteko XI. Kongresuan aztertuko ditue, besteak beste, kazetaritzearen egoerea hedabide alternatiboaren aurrean, kazetaritza feministea eta Youtubeko kazetaritza hasibarria.

UPV/EHUko Kazetaritza sailak antolatuta, aurtengo kongresuan aro digitalean jaiotako komunikabideen jokerak, manipulazinoa errazten dituen teknikak (fake news, social bots...), eta ikus-entzuleen kudeaketea, mesfidantza garaiotan, lako gaietan sakonduko dabe parte-hartzaileek.

Sarearen eboluzinoak testuinguru konplejuago bat sortu dau, audientzien presentzia handiago batek komunikazino-prozesuan dauen eraginak markautakoa. Herritarren zuzeneko parte-hartzea informazino produktuen sorreran, komunikabide tradizionak informazino iturri nagusi legez ordezkatu dau kasu batzuetan. Beste ondorioen artean, kazetarien gaitasunak web 2.0ra birziklau beharko dira. Audientziak, eta herritar-erabiltzaileak edo bezeroak -kasuan kasu- gero eta aktiboagoak eta parte-hartzaileagoak diranez, ezinbestekoa da adituen profil-profesionalak lantzea, hau da, komuniketako modu barriak eta kazetaritzarako adierazpide barriak lantzea.

Ziberkazetaritzearen Nazinoarteko Kongresuak herritar kazetaritzearen eta kazetari alkarreragileen esperientziak eta ereduak aztertuko ditu; arreta handia eskainiz erabiltzaileek sortutako edukien kalidadearen eztabaideari eta audientzien eta komunikabideen lotureari, komunikazinoaren demokratizazinoa sendotzeko bide bezela.

Informazino gehiego eta egitaraua ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu