Euskal ordezkari ugari, Goya Sarietarako hautagaien artean

Bizkaie! 2019-11-08 09:25   Zinemea

Hogei euskal film inguruk parte hartuko dabe Goya Sarien 34. edizinoan.

Hogei euskal film inguruk parte hartuko dabe Goya Sarien 34. edizinoan, eta horreen artean egongo dira zinema-aretoetan harrera bikaina izan daben hainbat euskal film. Euskadiko ordezkariek igazko erantzun onaren pausuak jarraitzeko lehiatuko dira, Handia pelikulak sari asko irabazi zitualako 10 sari eta 13
izendapen.

Goya Sarietarako hautagaien artean, honako filmak dagoz: 70 Binladen (Sayaka Produkzinoak), Agur Etxebeste! (Irusoin, Kilima Media), Autorretrato (Altube Filmeak, Urresti Produkzinoak), Basque Selfie (Arquetipo Comunicación), El Hoyo (Basque Films), El increíble finde menguante (Trepamuros Produkzinoak), El silencio de la Ciudad Blanca (Silencio de la Ciudad Blanca AIE), Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo (Dibulitoon Studio), Gallo (Marmoka Films), La pequeña Suiza (La Pequeña Suiza AIE, Kuttuna Filmak), La Trinchera Infinita (Irusoin, Moriarti), Letters to Paul Morrisey (Dynamite Films), Lo que arde (Kowalski Films), Margolaria (Maluta Films), Serás hombre (Orreaga Filmak), Soinujolearen semea (Abra Prod, La Tentación Produkzinoak), Varados (Lamia Produkzinoak), Ventajas de Viajar en tren (Sr&Sra) eta Vitoria, 3 de marzo (Sonora Studios). Zerrenda oparo horretan autore-filmak nahiz zinema-aretoank bete dituen pelikulak dagoz.

Bestalde, Euskaditik kanpo egindako lanetan be euskal profesional piloa dago, zuzendari, gidoilari eta aktoreak. Arlo teknikoak zein sormenagaz lotutakoak nabarmentzen dituen sariotan nagusitzeko lehian sartuko dira guztiak.

Danetara, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinautako 146 zinta izango dira; horreen artean, 88 fikzinokoak dira, 55 dokumentalak eta 3 animazinokoak. Horrezaz gan, Europako 53 film eta Iberoamerikako 15 pelikulak hartuko dabe parte norgehiagokan, baita 35 film laburrek be; 15 fikzinokoak, 10 dokumentalak eta beste 10 animazinokoak.

2020ko Goyetako izendapenak, ostera, ez dira abenduaren 2ra arte ezagutarazoko. Abenduaren 16an, Akademiaren egoitzan ospatuko dan galearen ostean egingo da sari-banaketa handia, urtarrilaren 25ean Malagako José María Martín Carpena Kirol Jauregian. Orduan jakingo da euskal produkzino eta profesionalei egokitutako izendapen kopurua.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu