Idoia Garzesek irabazi dau XIX. Augustin Zubikarai saria

Bizkaie! 2019-11-08 08:03   Kulturea

Igaz Xabier Lizardi ume literaturako saria irabazi eta testu hori Erein-ek argitaratu eban: Hari single bat (2019).

Idoia Garzesen nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Agustin Zubikarai saria. Hogeita lau lan aurkeztu dira eta horreen artean Garzesen proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria urriaren 30ean arratsaldeko 19:00etan emongo jako, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

Mendiko gaitza dau izena Idoia Garzesen proiektuak, eta nobela baltz atipiko bat dala esan daiteke. Arlet Anaut da protagonistea, asperger sindromea dauen emakume gazte bat, bere mendi-ibilaldi batean kasualidadez desagertze baten arrastoa agirian jarriko dauena eta, ezustean, heriotza baten susmagarri bihurtu nahiko dabena. Berezia da Arlet, eleberriko protagonista eta narratzailea: besteentzat bitxiak diran pentsamenduak ditu, eta oro har ez dau erraz konektetan jenteagaz. Arletez gan, leku berezia izango dabe nobelan desagertua alargun femme fatale-a eta kasuaz arduratuko dan Ertzaintzako agentea.


Idoia Garzes

1973an jaio zan Lasarte-Orian. Igaz Xabier Lizardi ume literaturako saria irabazi eta narrazino saritu hori Erein argitaletxeak argitaratu eban: Hari single bat (2019).


XIX. Augustin Zubikarai saria

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan zana, 2010ean formatua aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan. Ordutik, ondokoak izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituen lanak:

- Joxean Agirre, Zwei Frauen (Bi emakume).

- Itxaso Araque, Damutzen ez direnak.

-Garbiñe Ubeda, Hobe isilik.

-Garazi Kamio, Orube abandonatuak.

-Jasone Osoro: 12etan bermuta.

-Miren Gorrotxategi: 33 ezkil.

-Katixa Agirre: Amek ez dute.

-Xabier Etxeberria: Berriro itzuliko balitz.

-Eneko Barberena: Afrikanerrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu