Begoña Iñarra misiolaria eta Paco Etxeberria forensea dira ‘Gazte Role Model 2019’ sarituak
2019-11-06 13:39 KultureaPersona moduan zein lan-ibilbidean benetako eredu diran personak badagozala erakutsi behar dogu.
Begoña Iñarra
Gazte Role Model Saria sariak Bilboko Begoñazpi Ikastoleak urtero lan eta solidaridade baloreak aintzat hartuz, emondako sariak dira. XII.edizino honetan, antropologo forense ospetsua dan Paco Etxeberria ez eze, prostituzino eta emakumeen saldu-erosiaren kontra egon eta langile kementsua dan Afrikako Andra Mariaren Misiolarien Ahizta Zuriak kongregazinoko monjea dan Begoña Iñarra bilbotar misiolaria be sarituko dau.
Sariak zemendiaren 11n, astelehenean emongo ditue arratsaldeko 18:00etan; Begoñazpi Ikastolan izango da (Jesus Galindez etorbidea, 15 -Txurdinaga- Bilbo) eta bertan izango dira Hezkuntza sailburua dan Cristina Uriarte, Euskera, Kultura eta Kiroleko Foru Diputadua dan Lorea Bilbao, Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza zinegotzia dan Koldo Narbaiza eta Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile Joseba Segura. Lan munduari jagokon saria, Paco Etxeberriak jasoko dau eta Solidaridadeari jagokona, Begoña Iñarrituk.
Euskadiko gizarte eta enpresa munduko zazpi adituk osotu daben epaimahaiak, auzitegi-medikuntzan, antropologian eta auzitegi-biologian jantzia dan Etxeberria gipuzkoarraren (Beasain, 1957), lan-ibilbidea goraipatu dau. Sariak, giza-eskubideakazko errespetua zein memoria historikoa edota torturea lako gaiakaz konpromisoa daben eremuetan eginiko auzitegi-ikerketak azpimarratzen ditu. Era berean, sariak hobi arrunten bilaketa eta hobitik ataratea ez eze, gerra zibilean desagertu eta hildakoen lana be nabarmentzen dau, izan be, Aranzadi Zientzia Alkarteko Antropologia Fisikoa Saileko presidentea dan Etxeberriaren ikerketa-forense asko erabagigarri izan dira epaitegietan zenbait heriotza argitzeko eta ezagutzeko, konpontzeko eta prebentzino lanetan ondorioak atarateko.
Afrika eta Europa arteko zubia
Epaimahaiak, Begoña Iñarrari (Bilbo, 1946) jagokonez, giza-duintasunaren aldeko bete-beteko ardurea nabarmentzen dau; ondokoa diñosku: Iñarrak, prostituzinoaren, pornografiaren eta gizakien saldu-erosiaren kontra egiten dauen lana upealakoa da. Iñarra, 1973an sartu zan Ahizta Zuriak kongregazinoan eta ordutik hona, Kongon, Ugandan, Etiopian edota Mozambiken ibili da lanean. Aurrekoaz gan, Ekialdeko Afrikako Gotzain-Batzarreko Bake eta Justizia bulegoko koordinatzailea be bada.
Epaimahaiak, Iñarrak emakumeen eskubideen alde eginiko lana zein kalean lan egiteari itxi barik, erakundeen erantzukizunen onarpena be azpimarratu dau. Hainbat aldizkaritako partaide eta laguntzaile izanik, Afrika eta Europa arteko zubia da.
Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Merkat Bernaolak dinoanez, hamabigarren edizino honetako epaimahaiak sarituen gizarte-lana eta humanitarioa onartzeaz gan, autoerrealizazino profesionaltzat hartuz eta egoera ahulean dagozanakazko solidaridadea izanez, hartu-emonetan zein barrikuntza eremuan gazteek jarraitzeko eredu izateko egiten daben lana goratu be egin dau.
Gazte Role Model Saria 2019ko epaimahaia, Euskadiko enpresa eta gizarte-laneko zazpi adituk osotu dabe: Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomia saileko idazkari tekniko ekonomikoa; Aitor Cobanera SPRIko Teknologia eta Barrikuntzako zuzendaria; Leire Bilbao Innobasque, Barrikuntzearen Euskal Agentziako zuzendaria; Iñaki Garcinuño CEBEK, Bizkaiko Enpresarien Konfederazinoko presidentea; Gaspar Martinez Bilboko Eleizbarrutiko kultura-ondasunen arduraduna; Nerea Begoña Eleizbarrutiko Ikastetxeetako zuzendari nagusia; eta Merkat Bernaola Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.
Epaimahaikideen esanetan, 2019ko Gazte Role Model Saria jaso dabenek, ikasleentzako eredu izango dira lan munduan daben jarrera baikorragaitik, lan-garapenagaitik eta besteakanako ardureagaitik. Hain zuzen be, hauxe da 2008tik hona Bilboko Gotzaitegikoa dan eta 1.700 ikasle baino gehiago dituan Ikastola honetako sarien helburu nagusia.
Ikasleei esperientzaren barri emonez
Sarituek euren bizipen edo esperientzia Ikastolako geletan zabalduko dabe. Ikasturtean zenbait berbaldi izango ditue ikasleakaz, bizitzan izandako helburuek zelan eragin deutsen azalduz, gaztetatik kontuan izan deiezan emongo deutsiezan aholkuak, lan munduan izandako hobetzeko pasinoa zein egoera ahulean dagozanei gizarte-lanean eskuzabaltasunez lagunduz.
Sarituek hezkuntza, fantasia eta mobimentuaren ikurra dan eta Nestor Basterretxea eskultore bizkaitarrak eginiko Gazte Role Model Saria eskulturea jasoko dabe. Ekitaldian, Ikastoleak azken hamabi urteotan, sariok izan daben garrantziaren barri emongo deusku.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!