Sopelan 'Olentzero eta Mari Domingi 2019' marrazki lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2019-11-06 09:32   Kulturea

Lanak abenduaren 1a, domekea, baino lehen entregau behar dira Kurtzio Kultur Etxean.

Igazko irabazlea: Irati Julianen marrazkia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Beste urte batez, Sopelako Udalak dagoeneko ohikoa dan Olentzero eta Mari Domingiren marrazki lehiaketea atondu dau 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dabenek, euren lanak abenduaren 1a, domekea, baino lehen entregau beharko ditue Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik barikura 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta astegoienetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gai nagusia Olentzero eta Mari Domingi Sopelan izango da. Irudiak originalak izan behar dira (ez da kopiarik onartuko), edozein teknika erabili daiteke eta gitxienez DIN A4-ko neurria izan beharko dabe. Marrazkiak atzetik ezizen bat izango dau eta kanpoan ezizen hori dauen gutun-azal baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, edadea, helbidea eta telefonoa).

Marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudi ofiziala izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragarteko erabiliko da. Danetara, 3 sari banatuko dira eta ohikoa dan legez, sariok abenduaren 24an izango emongo ditue herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean.

Informazino gehiago: Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, 48.600) / kultura@sopela.eus / 94 406 55 05.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu