Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak baditu finalistak
2019-11-06 09:36 Pil-pileanZortzi finalista dagoz, kategoria bitan.
Andoaingo Udalak publiko egin ditu 2019ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako hautagai finalisten izenak. Orain arteko edizinoetan, ez da finalistarik egon, beraz, nobedadea da iragarpena. Kategoria bitan emongo ditue sariak, Kazetaritzea eta Komunikazinoa arloetan. Atal bakotxeko irabazleari 9.000 euro emongo deutsiez.
Epaimahaiak zortzi finalista aukeratu ditue, lau kategoria bakotxean. Honeek dira:
Kazetaritza Saria
- Jon Artano, 2019an Ameriketatik egindako kronikakaitik.
- Ana Galarraga, Elhuyar aldizkariko Iraultza txikien lekukoak atalagaitik.
- Miel Anjel Elustondo, Zozoen elean alkarrizketa sorteagaitik.
- Hurbiletik saioa, Kanalduden.
Komunikazino Saria
- Korrikaren komunikazino kanpainea.
- Ttap aldizkari digitala.
- CodeSyntaxek asmautako Egunean behin jokoa.
- Oier Aranzabalen Barruan gaude podcasta.
Irabazleak nortzuk diran ezagutzeko eta sariak emoteko ekitaldia zemendiaren 28an egingo dabe, Andoaingo Bastero Kultur Etxean, 19:00etan. Epaimahaian honeek dagoz: Jose Inazio Basterretxea (EHUko irakaslea), Itxaro Borda (idazlea), Aingeru Epaltza (idazlea), Maite Goñi (HUHEZIko irakaslea), Elixabete Larrinaga (EHUko irakaslea), Ion Muñoa (Deustuko Unibersidadeko irakaslea), eta Jon Sarasua (HUHEZIko irakaslea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!