Atabalak taldearen 'Laif Koutxin' lanak irabazi dau Elorrioko 24 Ordu Digitalean

Bizkaie! 2019-11-05 08:07   Zinemea

Hamaika talde izan dira XIV. edizinoan parte hartu dabenak.

Sari Nagusia: LAIF KOUTXIN / Atabalak (Argazkilaria: Ainhoa Iraola Mazorriaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Hona hemen aurtengo lan sarituak:

- SARI NAGUSIA (700€): LAIF KOUTXIN / Atabalak.

- FINALISTA (500€): FICK DICH / Banda aparta.

- FINALISTA (500€): ATEAREN BESTE ALDEAN / Kiñu.

- PUBLIKOAREN SARIA (Arriolarako sarrerak): LAIF KOUTXIN / Atabalak.

- Aitamen bereziak: ZUK BAI ZUK POTROAK / Puxemoi Produkzinoak eta AZKORRIXOKO YOUTUBERRA / Azkorrixoko Youtuberra.

Ane Urkiola (errealizadoreak), Ines Arrue (Zinea.eus) eta Xabi Zabala (ekoizleak) osotutako epaimahaiak aukeratu ditu aurten irabazleak.

Hamaika talde izan dira XIV. edizino honetan parte hartu dabenak eta Elorrioko Arriola ganezka egon zan 24 ordutan sortutako lanak ikusteko.

GAIA: Ausardia.

ESALDIA: Hego haizerik gabe zoratu.

OBJEKTUA: Sarrerea.

Hona aurtengo lan guztien BIDEOA.

Parte-hartzaileak:

1. ZUK BAI ZUK POTROAK / Puxemoi Produkzioak.

2. AIUTA / Le mina.

3. LAIF KOUTXIN / Atabalak.

4. EZETZ ESAN / Grabon.

5. MONOTONIA HAUTSIA / Kalandrixak.

6. AZKORRIXOKO YOUTUBERRA / Azkorrixoko Youtuberra.

7. ATEAREN BESTE ALDEAN / Kiñu.

8. KARAKOLA@NON.G / Ikusi Makusi.

9. CORAJE / Renegados.

10. ZERU BIDEAN / Atso beltza.

11. FICK DICH / Banda aparta

Kontuak kontu, film labur guztiak ikusi hemen.


24 Ordu Digitalean

Ikus-entzunezkoak eta multimedia gustoko dituenei aukerea emoteko asmoz sortu eban Elorrioko Arriola Antzokiak 24 Ordu Digitalean lehiaketea. Aurtengo edizinoa zemendiaren 1ean eta 2an izan da, eta oinarri nagusia ez da aldatu: Izena emon daben taldeek 24 ordu baino ez ditue izan film labur bana egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu