Isabel Coixet-ek Sundance TV Shorts 2019 jaialdia zarratuko dau Guggenheim Bilbao Museoan
2019-11-04 09:18 ZinemeaIsabel Coixetek istorio bat bilatzeak dakarren sormen-prozesuaren inguruan egingo dau berba.
Isabel Coixet zinemagilea izango da aurten Sundance TV Shorts nazinoarteko film-laburren jaialdiari amaiera bikaina emoteko arduraduna, zemendiaren 4an, astelehenean; besteak beste, La vida secreta de las palabras, Mi vida sin mí edo La Librería lako filmeen egilea da Coixet.
Espainiako edizinoa irabazi dauen film-laburra proiektau ostean, Isabel Coixetek bere esperientzia konpartiduko dau publikoagaz, eta istorio bat bilatzeak dakarren sormen-prozesuaren inguruan egingo dau berba. Oraingo honetan, zuzendariagaz batera, Cristina Andreu izango da moderatzailea, Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezkoen Alkarteko presidentea.
Sundance TVk eta Guggenheim Bilbao Museoak zinemazaleentzako atondutako dobako ekitaldia izango da baina publikoarentzako sarrerak agortu egin dira, baina prensarako gordetako gitxi batzuk geratzen dira. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan hasi eta 20:30ean amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!