Zornotza Aretoko sarrerak, on-line eta komisino barik
2019-10-30 13:31 KultureaSistema barria 2020an helduko da aretoko ikuskizun guztietara.
Amorebieta-Etxanoko Udalak azaldu dauenez, sarrerak erosteko sistema barria ipiniko dabe martxan laster, erabiltzaileei erraztasunak emoteko. Internet bidez eskuratu ahal izango dira, zornotzaaretoa.eus eta ametx.eus webguneetan, eguneko 24 orduetan. Ganera, kudeaketa gastu edo komisinorik ez da pagau beharko.
Ordenagailutik edo telefono mobikorretik, sarrerak erosteaz gan, jesarlekua aukeratu ahal izango dabe erabiltzaileek. Papelean inprimiduteko beharrik ez da egongo, ikuskizunera sartzean pantailea erakustea nahikoa izango da. Hori guztia, kostu gehigarri barik.
Zemendiaren 1ean hasiko da martxan sistemea, zinema-aretoko sarrerak erosteko. Ganerako ikuskizunei jagokenez, 2020an helduko da. Internet bidezko sistema barri horri esker, erabiltzaileek ikuskizunen balorazinoak idatzi ahal izango ditue, eta besteen eretxiak irakurri.
Zornotza Aretoan bertan aldaketak ekarriko ditu sistema barriak. Sarreran dagoan totema kendu egingo dabe, erabiltzaile bakotxak bere ordenagailu edo telefonotik erosi ahal izango ditualako sarrerak. Halako gailuetatik eragiketak egiteko arazoak daukiezenei laguntzeko, aretoko beharginek aholkuak eta laguntasuna eskainiko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!