Atxa-Caminotarrek agiri-funts baliotsua emon deutsie Sabino Arana Fundazinoari
2019-10-29 09:06 KultureaAlberto eta Pepita Gordexolari oso lotuta bizi izan ziran beti, beti Euskadiren askatasunaren aldeko burrukan.
Alberto Atxa Atxa (1913-2001) gudariaren eta EAJ-PNV alderdiko Gordexolako alkate ohiaren eta Enkarterriko herri horretan jeltzale nabarmena izan dan Pepita Camino Arana (1923-2019) emaztearen senideek senar-emazteek bizitza osoan sortu eta jagondako agiri-funts baliotsua emon deutse dohaintzan Sabino Arana Fundazinoari; demokrazia, kulturea, euskaldunon hizkuntzea eta euskal nortasunagazko konpromiso sendoaren emoitzea da agiri-funts garrantzitsu hori.
Agiri-sail horretakoak ditugu, besteak beste, argazki-bilduma ugari, Gordexolako abertzaletasunari eta bikotearen jarduera jeltzaleari lotutako agiriak: ikurrinak eta gauzai personalak. Alberto eta Pepitaren euskal abertzaletasunaren inguruko konpromisoaren erakusgarri, gogorarazo behar dogu demokrazia etorri zanean, Atxa-Caminotarrek Gordexolako euren etxearen beheko pisua laga ebela bertan batzokia jarteko.
Orain jasota funtsa Alberto Atxak 1996-1997 urteetan dohaintzan emondakoaren osogarria da. Orduko haretan, 1940 eta 1990 urteen arteko gutun, ziurtagiri, espediente, argazki eta beste dagoz, besteak beste, frankismoaren sasoian sufridutako persekuzinoaren frogak eta epaiak kartzela-zigorra eta heriotza-zigorra ezartzekoak?.
Alberto Atxa Atxa Gordexolako alkate izan zan 1986-1991 aldian. Alkate izan aurretik, lehen alkateorde izan zan Francoren diktadurearen osteko lehen hauteskundeetan, 1979. urtean. Alberto militante abertzale sutsua izan zan Errepublikearen sasoian. Gerrea hasi zanean, Lenago il batailoiko gudaria izan zan. Bizkaia matxinatuen esku geratu eta gero, Gordexolan atxilotu eben, 1938ko apirilaren 2an. Gerra-kontseilu batek epaitu eta heriotza-zigorra ezarri eutsien. Alabaina, Álava sareak Atxa ezkutatu eta, geroago, espedientea faltsututa, ez eben azkenean Burgosko espetxean hil. Geroago, heriotza-zigorraren ordez, 30 urteko kartzela-zigorra ezarri eutsien eta, azkenik, 20 urteko eta egun bateko kartzela-zigorra. Baldintzapeko askatasuna lortu eban 1944. urtean, sei urte preso emon ondoren. 1957. urtean, barriz, behin betiko askatasun-agiria emon eutsien. Kartzelatik kanpo egon arren, persekuzinoa sufridu behar izan eban bere herrian bertan eta Gordexolatik alde egin eban Donostiara. Dana dala, baldintzek hobera egin ebenean, Gordexolara itzuli zan. Militante abertzale sutsua izan zan diktadura sasoian eta ez eban sekula hutsik egin, Pepita emazteagaz batera, abertzaleen legez kanpoko deialdietan, berbarako Aberri egunetan, eta erresistentziaren aldeko lan handia egin eban. 1979an, Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalordedun eta Gordexolako zinegotzi hautatu eben. Udalerriko plaza batean, Alberto gogoratzeko estatua bat dago.
Albertoren emaztea, Pepita, Galdamesko batzokiaren jantza-taldeko hilandera izan zan gerrea hasi aurretik. Orain dala guixi hil dan arte, Gordexolako EAJ-PNV alderdiaren batzarrak senar-emazteen etxabean egiten ziran, eta bertako uri batzarrak omenaldia egin eutson hamarkada askotako militantziagaitik, baita eskerrak emon be batzokian bertan egindako milaka tortillengaitik.
Alberto eta Pepita Gordexolari oso lotuta bizi izan ziran beti, beti euren idealen eta Euskadiren askatasunaren aldeko burrukan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!