'Orgasmus', GetxoExpress 2019ko irabazle

Bizkaie! 2019-10-28 12:22   Zinemea

Yaiza Berrocalek eta Imanol Murok egin dabe filma.

Aurtengo sarituak Muxikebarrin (argazkia: Getxoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Film laburren GetxoExpress lehiaketeak laugarren edizinoa bete dau aurten, eta 25 taldek hartu dabe parte. Domekan, hilak 27, Algortako Muxikebarri aretoan emon dabe antolatzaileek irabazleen barri. Epaimahaian honeek egon dira: Ana Murugarren zuzendaria, Loli Astoreka aktorea eta Iñigo Portillo produktorea.

2.100 euro emon ditue saritan, era honetan banatuta:

- 1. Saria (1.000 €): Orgasmus. Yaiza Berrocalen eta Imanol Muroren Yimbe taldeak sortutako film honek Erasmus programearen bidez atzerrira doan neska baten eta haren bikotekidearen gorabeherak kontetan ditu, eta hartu-emonaren suari eusteko dituen ardurak.

- 2. Saria (800 €) + Ikusleen Saria (300 €): Subrayar lo importante. Sukolegas taldeak sortu dau lan hau. Zuzendaria Asier Redondo da, produktorea Josu Rodriguez eta gidoilaria Eder Dominguez.

- Getxoztar baten lanik onena: La luz del camino. Erasotzaileagandik iges egiteko emakume behargin baten burrukea kontetan dau F/4 Shoots taldearen film honek. Leire Cavia da zuzendaria, eta Chris Aguila Rey eta Aingeru Egurreraren laguntzinoa izan dau.

- Euskerazko lanik onena: Aurrera ihesi. Maitane Lopezek idatzi eta zuzendu dau Cinetage taldearen film hau. Sarari gomuta txarrak jatorkoz eskumuturreko fluoreszente bat topetan dauenean.

- Emakume batek zuzendutako lanik onena: Dar-dar. Arima taldearen pelikula honetako zuzendariak bi dira, Ruth Escobar eta Naiara Mallabia. Naturearen hondamendiari kritika umoretsua egin deutsie.

- Gaztexpress Saria: Extinción. Jon Taranillak zuzendua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu