Agustín Sánchez Lavega zientzialari bilbotarrari David Bates dominea emon deutsie
2019-10-28 07:57 Pil-pileanEuropean Geosciences Union erakundeak egin deutso autortzea.
EHUren Bilboko Injinerutza Eskolako Fisika Aplikaduko katedradun eta Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterreko arduradun Agustín Sánchez Lavegaren ekarpena saritu dau EGU, European Geosciences Union erakundeak. 2020ko David Bates dominea emon deutsie, Zientzia Planetarioen alorreko saririk entzutetsuenetako bat.
1994tik emoten dau EGUk domina hori, eta urtero-urtero ospe handiko zientzialariak aukeratzen ditue. Hortaz, Sánchez Lavegaren ibilbidean mugarria da saria. Ganera, David Bates dominea jaso dauen lehenengo euskal herritarra da, eta lehenengo espainiarra be bai.
2020ko maiatzean, EGUk Vienan egingo dauen Batzar Nagusian emongo deutsie dominea Sánchez Lavegari. Ekitaldi horretan, astrofisikari bilbotarrak berbaldia emongo dau. Zientziaren beste alor askotan be dominak emoten ditu EGUk, eta horreetako irabazleak be Vienan izango dira.
Agustín Sánchez Lavega (Bilbo, 1954) Fisika Zientzietan lizentziaduna da, eta doktorea EHUn. 1980tik 1987ra, Alemaniako Max Planck Institutuan ibili zan, erakunde horrek Almerian daukan Calar Alto Behatokian. 1987tik irakaslea da Bilboko Injinerutza Eskolan, eta zentro horretako Zientzia Planetarioen Taldeko sortzailea eta Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterreko arduraduna da.
Planeten atmosferen dinamikea aztertzen dau Sánchez Lavegak: Artizarreko, Marteko, Jupiterreko, Saturnoko, Titaneko, Uranoko eta Neptunoko hodeien eta aerosolen karakterizazinoan dabil. Horretarako, Lurreko eta espazioko teleskopioak erabilten ditu, baita planeta horreetara bialdutako misinoen datuak be. Nazinoarteko aldizkarietan artikuluak argitaratu deutsiez, lau bidar agertu da Nature-ko azalean. Euskadi Ikerketa Saria irabazi eban 2016an.
Urriaren 28an zabaldu da Zientzia Astea 2019ko jardueretan parte hartzeko izena emoteko epea
Txokoez gan, 140 jarduera baino gehiago atondu ditue aurten.
Gaur goizeko 9:00etan edegi da izena emoteko epea, UPV/EHUren XIX. Zientzia Astearen harian, Bilbon, Donostian, Barakaldon, eta Gasteizen atondutako tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da, eta ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibersidadeak gizarteari zientzia hurreratu gura deutso, haren benetako enkantua erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz.
Zemendiaren 6tik 10ra Bilbon eta Barakaldon egingo da XIX. Zientzia Astea, zemendiaren 7tik 9ra Donostian eta zemendiaren 7tik 10ra Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan; Donostian, Tabakaleran; eta Gasteizen, Bibat Museoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!