Alemaniarrak nagusi V. Seriesland Jaialdian

Bizkaie! 2019-10-28 09:21   Zinemea

Gutuberrak euskal sailik onena aukeratu dabe eta Laboral Kutxaren saria irabazi dau.

Thomas Meudt, Christian Stadach eta Stephan Böhl alemaniarrak. | Ikusi handiago | Argazki originala



Bilbok websailen inguruan antolatzen dauen Seriesland Bilbao International Digital Festivalek astegoienean emon ditu sariak 34 kategoriatan; horrezaz gan, sari berezi bat emon deutso Hego Koreako Yeosu uriari, turismoa sustatzeko websailak erabilteagaitik.


Yeosuko alkatea.

Showrunner onenaren saria, lehenengoz aurten emon eta dagoeneko euskal jaialdiko inportanteena bihurtu dana, hiru alemaniar sortzailerentzat izan da. Showrunner-ek produktore-gidoigile-zuzendari figurea ordezkatzen dau, eta zenbaitetan baita aktorearena be; telebistearen munduan, honelako figurak izan ditugu, besteak beste: David Lynch, Twin Peaks sailagaz, Martin Scorsese, Boardwalk Empire sailagaz, Robert Rodríguez, Abierto hasta el amanecer filmaren harira pantaila txikirako egin dauen egokitzapenagaitik, eta David Benioff eta D.B. Weiss bikotea, Game of Thrones sailarengaitik. Serieslandek autorpen berezia egin nahi izan deutso aurten websailen arloko figura horri, eta showrunner-ik onenaren saria bihurtu da jaialdiko saririk garrantzitsuena.

Epaimahaikoak, ikus-entzunezko sortzaileen kategoria hau lehenengoz emoten dauen honetan, Stephan Böhli, Thomas Meudti eta Christian Stadachi emon deutse saria; Anomalie saila egin dabe, gurasoen desagerpen bitxia ikertzen dauen gazte baten gainekoa.

Viktor Kravtxenko errusiarrari, barriz, zuzendari onenaren saria emon deutse aurten Serieslandek; Pet Killer sailari websailik onenarena; La Maison des Folles sailari dramarik onenarena, Skinford websailari ekintzazko sailik onenarena eta Goons Inc. sailari fantasiazko onenarena.

Euskal produkzinoei jagokenez, barriz, Gutuberrak websailak —formatu horretan Euskal Telebistak egin dauen lehenengoa— euskal sailik onenaren saria jaso eta Laboral Kutxaren Saria emon deutse. Si vienes repites sailak —Gasteizko Divan apartamentuetan girotutako komedia— euskal sailetako kontzepturik onenaren saria jaso dau.

Bestalde, Quique San Francisco aktore madrildar beteranoak aurkezlerik onenaren saria jaso dau, Follow San Francisco lanagaitik haren bizitzari buruzko docu-reality bat.

Dokumentalik onenaren kategorian, Guardianes del Cerrado sailak irabazi dau, Brasilgo sabanako indigenak protagonista dituana.

Eta Italiako Hai visto a Tom Collins? sailak koktelaren unibersoari buruzo komediak, short showrik onenarena irabazi dau.

 

Seriesland

Nazinoarteko websailik onenak batu dira, beste behin, Bilbon, urriaren 21etik 26ra. Erreferentziazkoa da jaialdi hori zinemearen ohiko kanaletatik eta telebistatik kanpo sortutako lanotan. Bilbora, mundu osotik etorriko dira Inteneteko sailen sorkuntzan, produkzinoan, antzezpenean eta banaketan dabizen berrehun bat arduradun.

Serieslanden babesleak dira Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Beaz, bai eta Acción Cultural Española be, PICE nazinoartekotzeko programearen bitartez. Laboral Kutxak, barriz, sari berezi bat emoten dau euskal sortzaileentzat, eta nazinoarteko jaialdietara joaten laguntzen deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu