Badatoz Ahostegunak
2019-10-28 08:41 BertsolaritzeaSaioak 16:00etatik 19:00etara izango dira, urriaren 31an hasita.
18 eta 22 urte bitarteko gazteek antzerkia, bertsolaritzea, kantua eta literaturea landuko ditue UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren inguruan egingo diran saioetan, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreagaz alkarlaneana atonduta.
Saioak 16:00etatik 19:00etara izango dira, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren ondoan dagoan Euskaltzaindiaren egoitzan - Tolare baserria Almortza bidea, 6. Donostia -. Urriaren 31n egingo da lehen saioa eta, jarraian, eguenero egingo dira, azkena zemendiaren 28an egiten dan arte.
Egun horreetako bakotxean diziplina horretan iaioa dan lagun bat izango dau taldeak tartean; eta azken egunean, guztiak batuko dituan mahai-ingurua egingo da:
Urriak 31. Liletarturea - Uxue Alberdi.
Zemendiak 7. Antzerkia - Miren Gaztañaga.
Zemendiak 14. Berstolaritzea - Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio.
Zemendiak 21. Kantagintzea - Ines Osinaga.
Zemendiak 28: Mahai-ingurua - Aurreko egunetako gonbidatuakaz.
Ahots Baten sormen egonaldiak emondako pausuei jarraituta antolatu dabe Ahostegunak
Antzerkia, bertsolaritza, kantua eta literatura: ahozko kultur sorkuntzakaz ondo pasetako aukerea eskaini nahi dau egitasmo honek baina, kasu honetan, unibersidadearen eremuan gauzatzen diran saioen bidez. Ez da unibersidadean bideratutako egitasmo bakarra: hortxe baitago, esate baterako, UNIbertsoan egitasmoa be, bertsolaritzea esparru akademikora eroateko helburuz egindakoa.
Ahostegunak
Aitatutako kultur diziplina horreetan sartzeko, gozetako eta sakontzeko aukerea emon; zale diran gazte horreen arteko hartu-emon sareak eregi; eta diziplinartekotasunaren esperimentazinoari espazioa emotea dira ekimenaren helburuak.
UPV/EHUko Gipuzkoako campusean egingo danez, eta, honenbestez, unibersidadeko ikasleek eskurago izango daben arren, ateak edegita ditue interesa daben gainerako 18 eta 22 urte bitarteko gazteek be. Izenak ondo adierazoten dauen moduan, saioak eguenetan dira, arratsaldez. Kultur sorkuntza bat landuko da egun bakotxean: literaturea, antzerkia, bertsolaritzea eta kantagintzea, eta horreetan diziplinotan aditua dan lagun batek edo batzuek hartuko dau(be) parte. Azken jardunaldian, lau diziplinak aintzat hartuko dituan mahai-ingurua egingo da, eta han batuko dira aurrez egun bakotxean egon diran gonbidatuak.
Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak antolatu dabe ekimena, Euskaltzaindiaren eta EHUKulturaren laguntzinoagaz.
2019ko udagoienean izango dau lehen edizinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!