Tokikom Sariak Basaurin emongo ditue
2019-11-11 09:10 KultureaEkitaldia zemendiaren 15ean izango da, Ibaigane Kultur Etxean.
Tokikom Sarien laugarren edizinoa izango da aurtengoa. Toki komunikabide txikietan kazetaritza lan bikainak egiten dira sarritan, baina tokiko izakereak lan horreen zabalkundea mugatzen dau. Sari honeek, toki komunikabideon lana ezagutarazo eta haren kalidadea aldarrikatu nahi dogu azaldu dabe. Horretarako, hiru sari emoten ditueurtero: azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena.
Aurtengo epaimahaia Euskal Herriko Unibersidadeko Tania Arriagak eta Edorta Aranak, eta HUHEZIko Amaia Pavonek osotu dabe. Epaimahaiaren idazkari lanetan jardun dauen Joxe Rojasek, Tokikomeko komunikazino arduradunak, nabarmendu dau urtetik urtera gero eta lan hobeak aurkezten dirala eta epaimahaiak gero eta gatxago izaten dauela azken erabagia hartzea.
Sariak emoteaz gan, Tokikomek aukerea aprobetxau dau euskerazko tokiko kazetaritzeagaz lotutako gogoetea proponiduteko. Hurreko komunidadean, albiste faltsuen eragina hartuko dabe ardatz, hainbat adituen laguntzaz.
Alde batetik, Maldito Bulo hedabide digitalaren koordinatzaileak, Laura del Rio Leopoldok, albiste faltsuen auziaren kokapen orokor bat egingo dau. Ondoren, Euskal Herriko hainbat erakunde publiko eta GKE batzen dituan Zurrumurruen Kontrako Sarearen izenean, Irantzu Jauregik zurrumurruen kontrako lanean pilatutako esperientziaren barri emongo dau. Eta Euskaltzaleen Topaguneko Mikel Ozaitak euskereak bizikidetzea
sustatzeko elementu legez dauen balioa azaldu eta Auzoko esperientziaren barri emongo dau.
Gainera, hainbat toki komunikabidek albiste faltsu eta zurrumurruen esparruan izandako esperientziak, eta hareetatik ateratako ondorio eta ikasbideak be azalduko ditue.
Izena emotea zabalik zemendiaren 12ra arte
Ekitaldia toki komunikabideen bateragunea antolatzen dabil, Geuria, Hego Uribeko komunikabidearen laguntzaz, eta Eusko Jaurlaritzearen, Nafarroako Gobernuaren, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien zein Basauriko udalaren babesaz. Sartzea librea izan arren, izena emon behar dago zemendiaren 12a baino lehen. Izena emotea zein informazino zehatzagoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!