Hideo Nakata zuzendari japoniarrak lehen aldiz bisitauko dau Donostia

Bizkaie! 2019-10-25 08:06   Zinemea

Urriaren 26an hasiko da Donostiako 30. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astea Antzoki Zaharrean, El hoyo (2019) euskal filmaren proiekzinoagaz. Basque Films etxeak produzidutakoa eta Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutakoa.

El hoyo lehenengo film luzea da Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarrak zuzendua, 913 (2004) eta La casa del lago (2014) film laburren zuzendaria. David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dabe gidoia, lehenengoaren idea batean oinarrituta. Iván Massagué, Antonia San Juan, Zorion Eguileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.

Urriaren 26an hasi eta zemendiaren 1ean amaituko dan Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemearen 30. Asteko programazinoan, urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai eta bestelako ekitaldi batzuk be ez dira faltako, besteak beste, erakusketak, errealidade birtualaren erakustaldia, La hora cabibal zein Fanzineen gerra. Programazino osoa hemen


Hideo Nakata japoniarrak aurkeztuko dau Sadako

Hideo Nakata zuzendari japoniarrak lehen aldiz bisitauko dau Donostia eta Sadako aurkezten dator, The Ring saga eguneratzen dauen egilearen pelikula barria.

Bildurrezko generoko zuzendari japoniar entzutetsuenetako bat da Nakata 1998an, The Ring zuzendu ebanetik eta beste hainbat filmen artean berak zuzenduak dira Dark Water (2002), Kaidan (2007), The Complex (2013) eta Ghost Theater (2015).


Zipi eta Zape jatorrizko formatuan – Escobarren marrazki erakusketea zabalik dago zemendiaren 4ra FNAC-en

Harrigarria da ikustea urteak aurrera joan arren bardintsu jarraitzen dabela biki bihurri horreek. Orain, hirurogeita hamar urte baino gehiago izango zituen, baina, jatorrizko marrazkien erakusketa honetan ikusten dogunez, ez jake ule bakar bat be galdu.

Eten barik sortu izandako ia 10.000 orrialdetan zehar, Josep Escobar i Saliente handiaren personaiak sano esanguratsuak dira gure historia umoristikoan eta, ondorioz, oinarrizko irudiak dira belaunaldi askoren bizitzan.

Hogeita bost urte bete dira sortzailea hil zanetik, eta Zipik eta Zapek sekulako indarra dabela gogorarazoteko, Escobarren familiak bere bilduma pribatuaren zati bat dakarsku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu