Wicked Wizard bizkaitarrak, makinatxu bat sari eroan ditu Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketan
2019-10-22 08:09 MusikeaDeriva eta Colectivo Shumareli dira beste saridunak.
Bilborock aretoak hartu ditu Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketako kanporaketak, eta, asteburu honetan, hiru kategorietako finalak be bertan izan dira. Danetara, 1.500 bat lagun joan dira aurtengo edizinoko kontzertuak entzuten, streaming bidez ikusten egon diranak kontau barik.
Pop-rock atalean, Wicked Wizzard talde bizkaitarrak irabazi dau. Bigarren geratu da Beluga (Madril) eta hirugarren Go Cactus (Balear Ugarteak). Irabazleei 4.000 euro emon deutsiez, 2.000 bigarrenei eta 1.300 hirugarrenei.
Metal atalean, ostera, Madrilgo Deriva izan da onena epaimahaiaren ustez, Last Dissonance kataluniarren eta Blind The Eye portugaldarren aurretik. Urban atalean, azkenik, Guadalajaratik heldutako Colectivo Shumareli taldeak eskuratu dau lehenengo saria. Honeen atzetik geratu dira Kenna I (Bizkaia) eta JazzWoman (Valentzia). Dirutan, pop-rock kategoriakoen bardinak izan dira metal eta urbaneko sariak.
Ganera, Epaimahaiaren Sari Berezia emon deutsie Mi Buenaventura bizkaitarrei. Antolatzaileen palmaresetik kanpo, babesleek emondako beste 23 sari egon dira: Bizkaiko talde onenak, Wicked Wizzard eta Deimocrazy; Shake Saria, Mi Buenaventura; Stereozona, Airuri; gitarrajole, baxujole eta bateria onenen banakako sariak; eta abar.
Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako musika-taldeentzat antolatzen dau Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketea urtero, musikarien talentua bultzatu eta zabaltzeko eta, aldi berean, bertoko taldeei kanpoko beste batzuen alboan joteko aukerea emoteko. Aurten, 344 taldek emon dabe izena.
31. Bilbo Uria Pop Rock Lehiaketearen palmaresa
POP-ROCK:
1) 4.000 € – Wicked Wizzard (Bizkaia).
2) 2.000 € – Beluga (Madrid).
3) 1.300 € – Go Cactus (Baleareak).
METAL:
1) 4.000 € – Deriva (Madrid).
2) 2.000 € – Last Dissonance (Bartzelona)
3) 1.300 € – Blind The Eye (Portugal).
URBAN:
1) 4.000 € – Colectivo Shumareli (Guadalajara).
2) 2.000 € – Kenna I (Bizkaia).
3) 1.300 € – JazzWoman (Valentzia).
Epaimahaiaren saria
1) 1.000 € – Mi Buenaventura (Bizkaia).
Beste sari batzuk
- Bilbao-Bizkaiako Bilbo Uria saria: Wicked Wizzard (Pop-Rock).
- Bilbao-Bizkaiako Aste Nagusia saria: Deimocracy (Metal).
- Bizkaiko talde nabarmendua Bilborock saria: Deimocracy (Metal)
- Euskal Herriko Azkena Rock saria: Wicked Wizzard (Bizkaia)
- Resurrection Fest metal banda onena: Blaze The Trail (Valladolid)
- Shake saria: Mi Buenaventura (Bizkaia).
- Shure Pop-Rock, Metal eta Urban modalidadeetako abeslari onena: Frank Bernal Jiménez Young Forest (Madrid – Pop-Rock); Dário Rosa – Blind The Eye (Portugal – Metal); Adriana Terrén Mozota – Adriana Terrén (Valentzia – Urban).
- Txirula Pop Rockeko gitarrista onena: Unai Mínguez Zulueta – Wicked Wizzard (Bizkaia).
- Pop Rockeko bajista onena: Iñigo Jauregui De Blas – Wicked Wizzard (Bizkaia).
- Pop Rockeko bateria onena: Sergio Gómez-España Del Val- Beluga (Madrid).
- Metaleko gitarrista onena: Jose Daniel Garea – Deriva (Madrid).
- Metaleko bajista onena: Marc Contel Camarena – Last Dissonance (Bartzelona).
- Metaleko bateria onena: Goiatz Dutto Evangelista – Deimocracy (Bizkaia).
- Stereozona: Airu (Bizkaia).
- Kategoria bakotxeko irabazleen Sarbide saria: Wicked Wizzard (Pop-Rock), Deriva (Metal) eta Colectivo Shumareli (Urban).
- Fnac: Kenna I (Bizkaia, Urban).
- Letamina: Airu (Pop-Rock), Wicked Wizzard (Pop-Rock), Nazca (Pop-Rock), Mi Buenaventura (Pop-Rock), Special Trap Residence (STR) (Urban), Nattonooto (Urban), Kenna I (Urban), Deimocracy (Metal).
- Kultura Live: Orbel (Pop-Rock).
- Zarata Mondo Sonoro, EAEKO edo Errioxako talde nabarmendua: Wicked Wizzard (Bizkaia, Pop-Rock).
- Candela Irratia: Pop-Rock eta Metal talde irabazleak: Wicked Wizzard (Pop-Rock), Deriva (Metal).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!