Ramón Eder, Juan Carlos Etxegoien, Daniel Innerarity eta Isabel Etxeberriak irabazi ditue aurtengo Euskadi Literatura Sariak

Bizkaie! 2019-10-18 12:58   Kulturea

Datorren zemendiaren 18an hartuko ditue aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Tabakaleran.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ezagutzera emon ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo azken lau irabazleak, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Gaztelaniazko Literaturea, Saiakerea Euskeraz, Saiakerea Gaztelaniaz eta Euskerazko Literatura Itzulpena dira gaur ezagutzera emon dituen lau modalidadeak:

- Gaztelaniazko Literaturea: Ramón Eder, Palmeras Solitarias.

- Saiakerea Euskeraz: Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’, Etxera bidean.

- Saiakerea Gaztelaniaz: Daniel Innerarity, Política para perplejos.

- Euskerazko Literatura Itzulpena: Isabel Etxeberria, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (jatorriz Alice Munro-rena).

Horrezaz gan, aurreko astean beste hiru irabazleak emon zituen ezagutzera, Gasteizko Artium Museoan:

- Euskerazko Literaturea: Irati Elorrieta, Neguko argiak.

- Euskerazko Ume eta Gazte Literaturea: Patxi Zubizarreta, Korri, Kuru, korri.

- Literatura Lanaren Ilustrazinoa: Asisko Urmeneta, AztiHitza: Xahoren Biografikoa.

Bingen Zupiria sailburuak azpimarratu nahi izan dau sari honeek helburu bikotxa dabela: Alde batetik, Sarion bitartez autortu nahi dogu gure idazleen lana, urteko lanik onenak autortu eta omendu nahi ditugu. Bestetik, bigarren helburua ikusgarritasunagaz lotuta dago: lan horreek ezagutarazo nahi ditugu. Gure sortzailerik esanguratsuenak egiten daben lana agirikoagoa egin nahi dogu'

Datorren zemendiaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Tabakaleran egingo dan ekitaldi batean. Egun horretan zazpi modalidadeetako irabazleak batuko dira. Saridun bakotxak 18.000 euroko saria izango dau, eta beste 4.000 euro eskuratu leikie lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu