Martxan da CAF-Elhuyar sariketea
2019-10-18 08:05 Pil-pileanZientzia eta teknologiaren mundua gizarteari hurreratzea da helburua.
Urteroko deialdia egin dabe Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak, zientzia eta teknologia alorretako dibulgazinoan dabizan kazetari, ikertzaile eta sortzaileen lana autortzeko. 2020ko CAF-Elhuyar sariketearen leloa Zubiri-zubiri da, zientzia eta teknologian dabizanen eta gizartearen arteko zubiak eregiten dituenei bultzadea emotea dalako lehiaketearen funtsa.
Hiru kategoria ditu sariketeak:
- Dibulgazino-artikulu originalak. Honen barruan atal bi dagoz, bata orokorra eta bestea doktore tesiena. Azpikategoria bakotxeko irabazleari 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskulturea eta Elhuyar aldizkariko urtebeteko harpidetzea emongo deutsiez.
- Zientzia-kazetaritzako lanak. Kasu honetan be, 2.000 euro, eskulturea eta Elhuyar aldizkariko urtebeteko harpidetzea dira sariak.
- Zientzia Gizartean sorkuntza bekea. Zientzia-teknologien eta gizartearen arteko alkarrekintzea lantzen daben proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Irabazleak, 5.000 euro jasoko ditu proiektua gauzatzeko, baita eskulturea be.
Beste alde batetik, aurten be Neiker Sari Berezia emongo dabe, izen bereko erakundearen babesari esker. Lehen sektorearen inguruko artikuluentzako saria da, eta bateragarria da beste kategoriakaz. Hau da, artikulu batek CAF-Elhuyar sarietako bat eta Neiker Berezia eskuratu leikez aldi berean. 2.000 euro dagoz irabazlearentzat.
2020ko zezeilaren 7ra arte aurkeztu leitekez hautagaitzak. Oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!