Eremuak 2019 Bilbon

Bizkaie! 2019-10-16 12:19   Kulturea

Eremuak arte garaikidearen testuingurua sortzeko programa edegia da.

Urriaren 17an, 18an eta 19an Eremuak 2919 jardunaldiak izango dira Bilboko Azkuna Zentroan. Eremuak arte garaikidearen testuingurua sortzeko programa edegia da, artista eta komisario independentez osotutako txandakako batzorde batek zuzendua (gaur egun, Aimar Arriola, Iñaki Imaz eta Maider López dira zuzendariak) eta Eusko Jaurlaritzeak diruz lagundua. Azkuna Zentroagaz alkarlanean, urteko jardunaldien beste edizino bat antolatu dau ondoz ondoko laugarren urtez. Horreen bidez, Euskadiko eta ingurune zabalagoko artearen gaurkotasuneko gai garrantzitsuei buruzko gogoetea eta eztabaidea egitea da asmoa.

Nazinoarteko jardunaldiek naturea izango dabe aztergai, gaur egun aparteko garrantzia dauen gaia eta arteak askotariko sensibilidade, jarrera eta agerpenetatik islatzen dauena. Natura berbeari pluralgilea gehitu deutsagu (-k, naturak), holan, naturatzat ulertu doguna ez eze, arte-munduaren errealidadeagaz eta arteak sortzen dituan eta aurrean dituan natura guztiakaz hobeto datorren dibersidadea be adierazoteko.

Ibilbide nabarmeneko gonbidatuak batuko dira eremuak 2019 jardunaldietan, nazinoartekoak zein bertokoak: Ana Laura Aláez, Bik Van der Pol, Fernando García-Dory, Hidrogenesse, Latitudes (Max Andrews eta Mariana Cánepa Luna), Yael Messer, Jon Otamendi, Sergio Prego, María Ptqk, Alfredo Puente (Fundación Cerezales Antonino y Cinia), Borbála Soós, Julia Spínola, Natalia Valencia Arango, Idoia Zabaleta (Azala).


Programazinoa Eremuak 2019

Urriak 17

17:00 Jardunaldien aurkezpena.

17:15 Sergio Prego: Antinaturala.

17:45 Latitudes (Max Andrews eta Mariana Cánepa Luna): 4.543 miloe.

18:15 Deskantsua.

18:30 Natalia Valencia Arango: Multinaturalistak.

19:00 Galderen txandea.

19:30 Aurkezpena: eremuak#6 aldizkaria + artista-koaderno.


Urriak 18

11:00 Fernando García-Dory: Krisia larriagotzean.

11:30 Azala (Idoia Zabaleta): Herrixka, campibiria eta beste basa-baia batzuk.

12:00 Fundación Cerezales Antonino y Cinia (Alfredo Puente): Txertoak [7] – Naturarik gabe.

12:30 Galderen txandea.

13:00 Yael Messer: Ez dago mendirik. Lurralde Santuko eremu menditsuen birjabetze artistikoak.

17:00 Julia Spínola: Leihoa izatea.

17:30 Jon Otamendi: Urriaren 18a.

18:00 Deskantsua.

18:30 Borbála Soós: Komisariotzea.

19:00 Galderen txandea.

19:30 Bik Van Der Pol: Espazio bat erreklamatzeko proposamena (Bukaera: 30:30h)


Urriak 19

11:00 Ana Laura Aláez: Beste bat da gatazka.

11:45 María Ptqk: Mila atmosfera. Muturreko fabulazio naturalistak.

12:45 Hidrogenesse: Joterías bobas.


Jardunaldiak Azkuna Zentroko Lantegia 1 esparruan egingo dira eta, amaieran, Hidrogenesse taldearen kontzertua izango da Golem zinema-areto batean. Sartzea librea izango da leku guztiak bete arte, barriketaldien kasuan. Kontzertura joateko, ostera, gonbidapena jaso beharko da hilaren 18tik aurrera, Azkuna Zentroko infopuntuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu