Hemen da Jantzearen, Arte Dramatikoaren, Hezkuntzearen eta Ikerketearen I. Topaketea

Bizkaie! 2019-10-16 10:34   Kulturea

XXI. BAD, urriaren 17tik 27ra izango da.

ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Alkarteak, jarduera nagusia jantzak dituen erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazinoa eta lankidetza moduak ditu ardatz. Horretarako, alkarteak Euskal Autonomi Erkidegoan kulturearen inguruan alkarrizketa, sorkuntzea eta difusinoa jagoten ditu.

ADDEren Hezkuntza Batzordeak jantzeak dauen baloreaz jaubetzeko, sektorearen barruko-kohesinoan, egituraketan eta komunikazinoan egiten dau lan bere taldean. Modu berean, jantzearen hezkuntza-baloreak sustatzen eta transmitiduten ditu, hausnarketan, analisietan eta ikerkuntzan oinarritzen dan diskurso bat sortzeko helburuz.

Topaketeak Jantzearen, Arte Dramatikoaren, Hezkuntzaren eta Ikerketearen inguruan alkarrizketa espazio bat sortzea dau helburu Euskal Herriko porfesionalakaz batera, topaketea, Arte Eszenikoen komunitatearen esperientziak alkarbanatu, danon ahotsak entzun eta ardurak jasoteko espazio bat izan nahi dau.

Kontuak kontu, hitzordua urriaren 19an, zapatuan izango da Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi Mailako Eskolan, Ibarrekolanda plazan, 1 (Sarriko metroa). Ordutegia: 10:00-13:30/14:30-17:15 + Emonaldia Toni Jodaren eskutik. Sartzea librea izango da leku guztiak bete arte.

 

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia (BAD)

Bilboko Udalak antolatzen dauen Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdia, BAD, 21. edizinora heldu da eta hamarkada bi igarota gazte dago, kalidadeko lanen aldeko apustua eginez, tokiko artistei leku garrantzitsua emonez, atzerriko konpainia esanguratsuak ahaztu barik.

BADek gertuko inguruan sartu eta zabaldu ditu sustraiak eta, horrezaz gan, atzerrian erakutsi dau bere eragina, antzerkiko sorkuntzeari laguntzeko proiektu transeuroparragaz lankidetza sareak sendotuz. Aurten be, BADek uriko zenbait antzeztoki beteko ditu urriaren 17tik 27ra. Danetara, 21 konpainia eta bost erabateko estreinaldi izango dira, ikuskizun batzuk lehen aldiz ikusiko dira Euskadin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu