III. Irudika urriaren 24tik 26ra Artium Museoan
2019-10-15 10:05 KultureaIlustrazinoaren Nazinoarteko Topaketa Profesionala Gasteizen izango da.
Irudika Ilustrazinoaren Nazinoarteko Topaketa Profesionalaren hirugarren edizinoa urriaren 24tik 26ra egingo da Gasteizko Artium Museoan. Aurten be formatua 3 egunekoa izango da, baina bada barrikuntza bat: jardunaldi berezi bat egingo da editorialentzat eta literatur agenteentzat, holako profilei zuzendutako eduki espezifikoakaz. Igazko erantzun bikainaren ondoren, edegiera ekitaldia barriro eskainiko jake Ilustrazinoaren ganerako sektoreei, Javier Mariscal, Lyona eta ABC Museoa lako gonbidatuakaz.
Mahai-inguru eta tailerretan landuko diran proiektuak Hego Korea, Argentina eta Erresuma Batutik helduko dira edo lotura bat izango dabe herrialde horreekaz.
Aurkezpena Gasteizeko Artium Museoan egin da, eta proiektua antolatzen parte hartu daben hiru erakundeetako ordezkariak be izan dira bertan: Eusko Jaurlaritzearen izenean Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz izan da; Arabako Foru Aldundiaren izenean, Euskera eta Kultura Saileko diputadu Ana del Val; eta Gasteizko Udalaren izenean, Felipe García, Biltzar eta Kultura zinegotzia. Axier Urresti, Vital Fundazinoko Zuzendari nagusia be egon da bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!