Perretxikoak ezagutzeko zerbitzua Bilbon abenduaren 2ra arte
2019-10-15 09:37 Pil-pileanMikologia zaleentzako dobako zerbitzua Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitzan.
Udagoien sasoian, ohikoa danez, Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo Sailak abian jarri dau perretxikoak ezagutzeko zerbitzua. Holan bada, astelehenetan, urriaren 7tik abenduaren 2ra arte, mikologia zaleek aukerea izango dabe mendian batutako aleen inguruko dudak eta ardurak argitzeko. Dobako zerbitzua Sailak Ugalde kaleko 7an dauen egoitzan dago eta igaz 394 konsulta jaso zituan.
Perretxikoak ezagutzeko zerbitzuaren helburua batutako aleak jateko modukoak diran ala ez zehaztea da, espezie toxikoak jateagaitik izan daitekezan intoxikazinoak ebitetako. Esangura horretan, zerbitzuko arduradune dei egiten deutse herritarrei bisitan joan eta dudarik txikienaren aurrean konsultea egiteko; bai eta ondoezik sentidu orduko larrialdi zerbitzuetara joateko be.
Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo Sailak ondoko gomendioak emon ditu:
- Perretxiko-mueta bakotxaren ale bat baino gehiago eroatea (zurtoina osorik atarata dabela eta ebagi barik), beste espezieetako aleakaz nahastau barik.
- Ale haziak eta zindoak, sanoak (harrik bakoak) batu behar dira.
- Ahal dala, komenidu da batu dituanak berak eroatea, inguruari eta habitatari buruzko zehaztasunak emon daizan.
- Perretxikoak batu eta ahalik eta arinen egin behar da konsultea (egun biren buruan, gehien jota). Perretxikook plastikozko boltsetatik kanpo gorde behar dira, zabal-zabal jarrita eta hozkailuaren beheko aldean, sorki siku eta garbiaz estalita.
- Ez garbitu eta ez izoztu aleak, harik eta identifikau arte, usaina eta kolorea galtzen dabelako. Ez dira ontzi berean gorde behar bestelako perretxikoakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!