'Zuloaga 1870–1945' erakusketearen azken astea
2019-10-15 08:16 KultureaGaur zabalik izango da Bilboko Arte Eder Museoa.
Zuloaga 1870–1945 erakusketea aste osoan zehar bisitau ahal izango da azkenekoz, urriaren 20an zarratu baino lehen. Museoak gaur, martitzena be edegiko dau erakusketea (asteko egun horretan, normalean, museoa zarratuta egoten da); izan be, publikoak oso harrera ona egin deutso. Inaugurau zanetik gaur arte, Zuloaga 1870–1945 erakusketeak laurogeita hamazazpi mila bisitari baino gehiago izan ditu; erakusketan pintorearen ibilbide artistikoa ezagutu daiteke, 95 koadroren bitartez (horreetako asko ez dira aurretik ikusgai egon), eta Ignacio Zuloagaren obreari buruz orain arte antolatutako erakusketa antologiko handiena osotzen dabe.
Ordutegia
Aste osoan (martitzena barne), 10:00etatik 20:00etara.
Tarifea
Orokorra (10 €), 18:00ak arte (sarrera hobaridunak salbu).
Murriztua (8 €), 18:00etatik 20:00etara, eta urriaren 15ean, martitzenean, egun osoan.
Informazino gehiago jasoteko eta sarrerak online erosteko: www.museobilbao.com
Bihar, eguaztena, urriak 16, Bilboko Arte Eder Museoko bildumea osotzeko asmoz 1919ko Nazinoarteko Pintura eta Eskulturako lehenengo Erakusketan eskuratutako 22 obrei buruz antolatutako erakusketa bateratua aurkeztuko da
Horrezaz gan, buletinaren zenbaki monografiko barri bat eta aldi historiko garrantzitsu horri buruzko azterketa-jardunaldi bat be aurkeztuko dira.
Goizeko 11:00etan, auditoriumean egingo dan aurkezpenaren ondoren, UPV/EHUko Artearen eta Musikearen Historiako Saileko irakasle Ismael Manterola eta Mikel Onandia eta museoko zuzendari Miguel Zugaza arduratuko dira aurkezpenaz, Museoaren alfabetoa erakusketako A aretoa bisitauko da, izan be, bertan jarri dira ikusgai 1919an eskuratutako obrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!