Euskadin Goi mailako Diseinu Ikasketa Artistikoak eskaintzen dituan zentro publiko bakarra
2019-10-15 08:10 KultureaID Artek bost titulazino eskaintzen ditu.
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuagaz batera ID Arte – Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolearen egoitzara bisitea egin dau gaur goizean, Gasteizko Betoñon daukan kokaleku barrian, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako ikasturte hasierearen harian, izan be, ikastetxe honen hezkuntza-eskaintzea irakaskuntza horreetan kokatzen baita.
Era berean, bisitan parte-hartzaile izan dira: Gorka Urtaran Gasteizko alkatea; Jon Urresti, Vital Fundazinoko presidentea; Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea; Olatz Garamendi Administrazino eta Zerbitzuen sailburuordea; baita ikastetxeko zuzendaritza taldea, irakasle eta ikasleak be.
ID Arte eskoleak 2019-2020 ikasturtea Betoñoko egoitzan hasi dau (lehen komentu izandakoa, estilo neogotikokoa), hamarkada bi baino gehiagoko ibilbidea Gasteizko Zaramaga auzoko egoitzan egin ondoren. Baina ez da hau eskola honen barritasun bakarra, izan be, ikasturte honetan ikasketa gehiago eskaintzen hasi baitira: Animazinoko Goi mailako Heziketa Ziklo barria. Ikasturte honetan, 343 ikasle dabiz Arte eta Goi mailako Eskolak eskaintzen dituan bost titulazinoetako bat ikasten. Horreen guztien prestakuntzaz 46 irakasle espezializatu arduratzen dira.
Instalazinoak bisitau ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak, eta era horretan bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu eskola honen proiektua nahiz jarduerea. Bisitearen ondoren, Lehendakariak nabarmendu dau etorkizun handiko sektorean, Kultura eta Sormen Industrien sektorean, ID Arte eskoleak eskaintzen dauen prestakuntzearen kalidadea: ID Artek buru sortzaileen laborategitzat dauka bere burua. Mundu edegi eta interkonektau honetan diseinuaren, irudiaren eta sormenaren abangoardian dagozan profesionalak prestatzen dituan eskolea da. Duda barik, etorkizuneko sektore bat da hau bai Euskadin, bai sarean konektauta dagoan mundu honetan. Azken urteetan Europan gero eta gehiago jorratzen gabiz Kultura eta Sormen Industriak. Aukeraz eta etorkizunez betetako arlo legez identifikau da. Uste dogu Euskadik aitzindari izan behar dauela sektore honetan. Diseinua etorkizunerako aukera handiak dituan industria bateko zati da. Europako Batasunagaz bat egiten dogu arlo hau espezializazino adimentsuan estrategikotzat hartzean, eta industria honetan kokatzeko lanean gabiz.
ID arte, Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolea
Arte eta Goi mailako Diseinu Eskoleak, ID Artek, Arte Plastiko eta Diseinu arloko ikasketak eskaintzen ditu. Egun bost titulazino ditu ikasketa-eskaintzan, bai Goi mailako Heziketa Zikloak (urte biko iraupena dabenak), baita Diseinuko Goi Mailako Ikasketak (lau urtekoak) be.
ID Arteren ikasketa-eskaintzea:
- Goi Mailako Heziketa Zikloak (urte bikoak).
- Argazkigintzea.
- Ilustrazinoa.
- Animazinoa (barria).
- Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, 4 urtekoak
- Diseinu Grafikoa.
- Barruko Diseinua.
Azken bi ikasketa horreen titulazinoak (Diseinu Grafikoa eta Barruko Diseinua) unibersidade graduen parekide dira. Gainera, ID Arte da Euskadin Goi mailako Diseinu Ikasketa Artistikoak egiteko aukerea eskaintzen dauen zentro publiko bakarra.
ID Arte eskolearen hezkuntza-eskaintzearen inguruko informazino guztia, eta ikasketa horreetarako sarbidearen inguruko zehetasunak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!