Hong Kong makalik (II)

Zigor Aldama 2019-10-14 15:30   Bidaide

NBAko Rockets-eko zuzendari batek manifestariak babestu ostean, Txinak telebistan partidu bi ez emoteko erabagia hartu dau.

NBAko Houstoen Rockets taldeko zuzendaritzako kide batek manifestariak babestu ostean, Txinak telebistan partidu bi ez emoteko erabagia hartu dau. Giroa bero-bero dago, gero eta beroago.


Diruak ez dakar konponbiderik adierazo dau Keith Fong-ek, Hong Kong-eko Baptista Unibersidadeko Ikasle Batzordeko buruak. Hong Kongek bide bi baino ez ditu: alde batetik, iraultza hau irabazi eta gizarte liberal eta librea eregi eta, bestetik, ederrak hartu eta gure jarrerea eta ideologia zapaldu eta hondatzen upealako indarra egingo dauen diktadureari men egin zehaztu dau.

Hogei urteko mutila da Fong eta ez dago prest esandakoakaitik egurra hartzeko. Birritan atxilotu dabe; abuztuaren 6an, orientazino ikastaroetan erabilteko laser zotzak erosten joan zanean; paparrean ez neutson plakarik ez identifikazinorik ikusi eta ostuten etorrela pentsaurik arineketan alde egin neban handik baina beste hiru polizia be agertu eta atrapau egin ninduen. Zergaitik atxilotzen eustien itaundu neutsenean, ez eustien ezer esan baina laser zotzak armak dirala esan eustien adierazo dau. Ordutik milaka manifestarik darabilez poliziaren kontra eta sano ezatseginak dira. Bigarrenez, abuztuaren 31n atxilotu ninduen Prince Edward geltokian adierazo dau Fong-ek. Metroa ez ebilen eta sirena hotsak entzuten ziran, eraso terroristak egoten diranean legez. Jentea ikaratu egin zan matraken kontrako poliziak hurreratu eta manifestarik izan zein ez danen kontra hasi ziranean. Herritarrak lurrean egozanean, gogor erasotzen zituen buruan kolpeak emonez adierazo dau. Indarkeria horren eraginez, askok pentsauko eben egun bitan zarratuta egondako geltokian ustez desagertutako hiru lagun hilda egongo zirala. Polizien indar erakustaldiak indartu egiten gaitu adierazo dau Fong-ek.

Hong Kongeko poliziak ez dau gura buruetako bategaz alkarrizketea egiteko egon da eskabidea baina 28 urtean polizia dan Kent Lau-k onartu egin dau galderei erantzutea ezizena erabilita. Poliziaren morala oso baju dago autortu dau. Lau-k 2014ko Goardasolen Mobimentuaren kontrako erasoaldietan be parte hartu eban, egungo gorabeheren sorburuko istiluetan: Aldaketea itzela izan da, eta gaur egun indarkeria giroa larriagoa da.

Indarkeria larregi darabilten kide batzuen jarrerea onartu ez arren, zurrumurruak guzurtatzen ibilten da. Egia da, Txinako poliziagaz alkartruke-programa batzuk adostuta doguz eta begirale lana egiten dabe polizia batzuek baina horrek ez dau esan gura manifestarien artean infiltrauta dagozanik eta gure erropakaz dabizanik. Nire ustez, Prince Edward geltokian ez dabe inor hil baina ikusi nituan batzuk erropak aldatzen eta sua amatetako tresnak erabilten, polizia endredetako kontau dau.

Tensinoa eta mesfidantza giroa handia da, baita agenteen eta euren lagunen artean be; poliziek euren artean be ez dabe ia berbarik egiten, jarrera argirik ez hartzearren. Fong bat dator manifestarien bost puntuetatik laugaz: Ekintza bandalikoak eragiten dituen personak libre ixtea ez dot onartzen. Zuzenbidezko Estaduan nahitaezkoa da egindako delituei beharrezko erantzuna emotea adierazo dau. Horrezaz gan, sasoi kolonialean egoerea ez zala asko hobea esan dau: Matraken kontrako poliziok indar gehiago geunkan herritarrek ez ebelako euren eskubideen barri. Bolada hori hobea izan zala pentsetan dabenak ez dabiz zuzen.

Cathy Yau be polizia izan zan joandako abuztuaren 9ra arte, egun horretan sartu zalako indarrean hilebete lehengo aurkeztutako dimisioa. Poliziaren eta herritarren arteko loturea alperrik galdu da betiko. Lehen zerbitzu publiko legez ikusten gintuen baina orain konfidantzea bertan behera geratu eta gorrotatu egiten gaitue. Joandako bagilaren 16an eban iraindu ninduen lehenengoz azaldu dau. Yau-k Gobernuari leporatu deutso polizia erabiltea arazo politiko bati erantzuna emoteko. Horregaitik, egoereari konponbidea emoteko datorren zemendiaren 24ko muga-barruko hauteskundeetan hautagaitzea aurkezteko lanetan dabil.

Eta beragaz goaz kalerik kale esku-papelak emoten dituan bitartean eta berehala jaubetu gara Hong Kongen upealakoa dala haustura soziala. Danetariko erantzuak jasoten ditu herritarrakandik, batzuk onartu arren, beste batzuk gogor azaldu eta esku-papelak arpegira botaten deutsiez. Demokratatzat daukat nire burua baina herrialde bakarra eta sistema bi ereduaren alde nago; 2047. urtera arte, Hong Kongen berezitasunak errespetauko ditut baina Txinaren barruan. Eztabaida eta barriketaldi gehiago gura neuke. Bildur naz datozen urteotan ez ete diran kaltetuko oinarrizko eskubideak eta askatasuna eta, esangura horretan, sistema demokratiko barria osotu gura neuke herritarren konfidantzea berreskuratzeko, izan be, egoereak eragina dauka ekonomian eta belaunaldi gazteen artean, esan dau.

Jakina, mundu guztia ez dator bat haren jarrereagaz. Herritar askorentzako positiboa da Hong Kong Txinan sartzea: 1984. urtean hasi nintzan Txinara joaten Alderdi Komunistearen bildur eta Shenzhen-en software empresea sortu neban parte bien ekarpenakaz. Atzeratutako herrialdea zan baina egun munduko aurreratuenen artean dago; datu legez baino ez bada be, Shenzhen Hong Kongen aurretik dago aberastasuna sortzeko prozesuan azaldu dau Jeremy Ng enpresaburuak. Ze iraultza ete da herritarren bizi-kalidadea murrizten dauena adierazo dau hasarre. Bera ez da integrazinoaren bildur, ezta Hong Kongek egun dituan askatasun eta eskubideak galtzearen bildur; Alderdiko buruzagien diru baltz asko dago. Ez dabe itxiko Txinako beste uri bat izaten, bestela kideen finantza-informazino guztia jentaurrean geratuko litzateke. Pilatutako dirutzak beste herrialderen batera eroan ezkero, kontrola galduko leukie. Txinak gura dauena da Hong Kongek orain arte bete dauen zeregina betetea, hau da, mundura salto egiteko bidea izatea, hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu