'Amets alokatuak' albuma plazaratu dabe Harkaitz Canok eta Iñaki Holgadok

Bizkaie! 2019-10-14 11:51   Kulturea

Xabiroi aldizkarian agertutako istorioa album formatuan irakurri leiteke orain.

Dani Fano (Xabiroi), Harkaitz Cano, Iñaki Holgado eta Koldo Tellitu (argazkia: Ikastolen Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aspalditik alkarregaz lan egiten dabe Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Holgado marrazkilariak. 2017an hasi ziran Amets alokatuak saileko atalak sortu eta Xabiroi aldizkarian argitaratzen. Kapituluz kapitulu, amaierara heldu zan istorioa, eta orain bigarren bizialdia emon deutsie Xabiroik berak eta Ikastolen Alkarteak, album formatuan kaleratuta.

Etorkizunean, jenteak amesak alokatuko ditu. Hoteleko logela bat edo pelikula bat alokatzen dan moduan, gau bakotxean nahi dituan amesak aukeratu ahal izango dira. Harkaitz Canok eta Iñaki Holgadok azaldu dabenez, zientzia fikzinozko argumentua da, baina giro retrofuturistea dauka komikiak. Zorba izeneko zientzialari bat da istorioko protagonista nagusia, Frankenstein moduko doktorea.

Euskerazko komikigintzea bultzatzeko asmoz hasi zan Xabiroi albumak argitaratzen. Aldizkarian atalka kaleratu diran hamabi istorio atera ditue dagoeneko album formatuan. Koldo Tellitu, Ikastolen Alkarteko lehendakariak azaldu dauenez, egitasmoa babesten dabe euskerazko komikigintzea loraldian dagoalako, argitalpenen kopuruan zein kalidadean.

Amets alokatuak da sail horretako azkena, oraingoz. Canok eta Folgadok aurretik be beste lan batzuk egin ditue Xabiroirentzat: Piztia otzana, Zebra efektua eta Museo bilduma.

Albumaren azala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu