2019/10/22 10:30

Bilbon, BBK Salan. | Jardunaldiak

'Euskerea jantzan, hik eta nik, guk'

10:30

Derioko Udako Euskal Ikastaroak aurten 50 urte bete ditu. Helburuak dira ikastaroen ekarpenak agiriratu, euskerea eta euskal kultureari emondako bultzadea eskertu, sortzaile-eragileak gogoratu... Eta hau guztiau, gerora begira, hurrengo 50 urteetarako oinarri eta abiapuntu izatea gura geunke.

Goizean, 10:30etik 13:30era, world cafe dinamikan Labayruk etorkizunean euskera eragile lez izango dituan erronkak aztertuko dira. Hainbat gai jorratuko ditue, berbarako, euskerea eta migrazinoa: Kultura-aniztasuna: arazoa ala aukerea?; Euskerearen normalizazinoa eskolaz kanpoko jardueretan; Euskerearen eta euskal kulturearen transmisinoan etena: Zelan berreskuratu?; Bizkaiera landuaren preminea, etxeko euskerea eta euskera jasoaren arteko zubia.

Arratsaldean, 19:00etan, ospakizun-galea egongo da laguntzaile, lagun, ikasle, irakasle, babesle, agintari eta euskalgintzako eragileakaz batera. Iraganetik etorkizunera ibilbidea danon artean Euskerea jantzan ipinteko. Ekitaldiaren ostean, kopaua izango da lagunarte ederrean.

Parte hartzeko izena emon behar da, bai goizerako zein arratsaldeko saiorako (Hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu