Garagarrilaren 5ean izango dira Petronor estropada biak

Bizkaie! 2026-07-03 08:31   Kirola

V. Petronor Banderea (Euskotren Ligea) eta XLIII. Petronor Banderea (Eusko Label Ligea).

2026. urtean, datorren domekan, garagarrilaren 5ean da hitzordua: zortzi traineru lehiatuko diran V. Petronor Banderea (Euskotren Ligea) eta 12 traineru izango dituan XLIII. Petronor Banderea (Eusko Label Liga).

Kontuak kontu, goizeko 11:25ean izango da emakumeen txandea eta 12:21ean, barriz, gizonena.

1984ko lehen probatik, Petronorrek beti babestu izan dau Petronor Banderea. Gaur egun, Petronor Banderea estropaden egutegian enpresa batek babestutako bakarra da. Zierbenako Arraun Kirol Alkarteagaz eta herriko bizilagunakaz batera, Petronor urtero ibili da Zierbenan aparteko garrantzia dauen lehiaketa honetan.

2010. urtean Zierbenako traineruak, beti lehen postuetatik gertu egon dana, Petronorren bandera maitatua irabazi eban. Petronor danetik estropadearen babeslea eta atontzailea, hau da Zierbenak irabazitako lehenengo banderea. 2011an ACT ligara igotea lortu eban

Zierbenako herriak bere lehen banderea orain 125 urte baino gehiago irabazi arren, 1984an hasi zan Petronor probea babesten eta ordutik, urtero-urtero egiten da: 5.556 metroko ibilbidea, lau luze eta hiru ziaboga ditu. 2008ko abuztuaren 23an Petronor Ikurriñaren zidarrezko ezteiak izan ziran, 25. edizinoa baitzan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu