XII. Lauaxeta Olerki Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2019-10-09 08:12   Kulturea

Obrak papelean eta euskarri digitalean aurkeztu behar dira zemendiaren 8a baino lehen.

Mungiako Udalak atondutako lehiaketan gura daben guztiek hartu leikie parte Gexorik nago izenburupean egindako lanak aurkeztuz.

Lehiaketearen oinarriak sinpleak dira. Aurten, Lauaxetak idatzitako Gexorik nago olerkiaren izenburua izango da gaia. Egileek gaiaren interpretazino librea egin eta askatasun osoa izango dabe euren gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabilteko.

Horrezaz gan, lanek jatorrizkoak izan beharko dabe, sekula argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean saririk jaso bakoak. Obrak papelean eta euskarri digitalean aurkeztu behar dira Mungiako Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Trobika, 1) zemendiaren 8a baino lehen.

Lehiaketearen irabazleak 800 euro jasoko ditu eta bigarrenak 500.


Informazino gehiago:

www.mungia.eus webgunean, 94.674.90.89 telefono zenbakian eta euskera@mungia.eus helbidera idatziz izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu