Ikusmen ezintasuna dauen kirolari batek Espainiako III. Itzuli Solidarioa egingo dau
2019-10-07 10:48 Pil-pileanEkimenaren helburua Gaixotasun Arraroak ikusarazotea da.
Marcos Bajo, gaixotasun arraro baten ondorioz ONCEn afiliautako kirolaria, Muévete alkartearen sortzaileetako bat, Espainiako III. Itzuli Solidarioaren egilea da. Helburuak ondokoak dira: gaixotasun arraroak ezagutarazotea (GA, 10.000 personatik bosti baino gitxiagori eragiten deutsenak); ezintasuna daben personak praktikau deien animetea. Era berean, biztanleria gaixoen eta senitartekoen Ikerketakaz jarraitzeko dirua be batu gura dau.
Erronkea Espainian zehar duatloi modalidadean ibilbide bat egitea da (egunero, oinezko maratoi bat eta bizikletazko maratoi erdi bat) 35 egunetan. Ibilbide horretan, 8 autonomia-erkidego batuko ditu, uriburuetako batzuetatik igaroz. 1.900 km. inguruko ibilbidea Bilboko Arenalean hasiko da urriaren 7an, astelehenean, Bizkaiko uriburuaren inguruan etapa bi egin ondoren, Bartzelonan amaituko da 2019ko zemendiaren 10ean (El Hospital de Sant Joan de Déu).
Euskadin atariko etapa bi egiteko asmoa dau. Lehenengoa, urriaren 5ean, zapatuan, Zaragozatik Basaurira. Bertan, Jai Batzordeak harrerea egin eutson, 13:45ean, herriko jaietan eta 19:00etan bere proiektuaren aurkezpena egin eban Zornotzako auditoriumean. Bestalde, urriaren 6an, beste etapa bat egin dau Basauri eta Zornotza artean.
III. Itzuli Solidarioaren urtekera ofiziala urriaren 7an izango da, astelehenean, 08:00etan, Bilboko Arenalean. Ordubete geroago, EHUren Leioako Medikuntza Fakultadea bisitauko dau, eta Balmasedaraino jarraituko dau. Urriaren 8an, martitzenean, 08:00etan abiatuko da San Juan plazatik Medina de Pomarrera.
III. Itzuli Solidario honetan, Gaixotasun Arraroak ikertzeko 5 zentro bisitauko ditu, bera buru dauen alkarteak 2018an edo 2019an bekadunak izan diranak, Espainiako ikerketearen egungo egoerea ikusarazoteko asmoz.
Marcos Bajo erronka handietara ohituta dago: 2015ean Kataluniako Itzuli Solidarioa egin eban eta 2016an Espainiako Vuelta Solidarioa, Minerva Gonzalez bikotekideagaz batera, helburu beragaz, 1.000 eta 3.500 kilometro eginez, hurranez hurran.
Marcos Bajo kirolari amateurra da, eta erretinosi pigmentarioa dau. Gaixotasun horrek ikusmen-urritasuna eragiten deutso, 5 graduko ikusmen zentralagaz.
Hamazortzi urtegaz hasi zan mendi lasterketetan parte hartzen, ONCE Catalunyako taldean persona itsuen gidari legez. Orain 6 urtetik bere gaixotasuna larriagotu egin da eta ordutik gidatuta joaten da erabateko segurtasunez lehiatu ahal izateko.
Munduko txapelduna Parasky Games 2012ko konbinatuan ikusmen eskaseko kategorian, 2012an mendiko maratoiko probetarako saltoa emon zuen eta ordutik gero eta distantzia luzeko proba gehiago egiten ditu, besteak beste, Collserolako maratoia (Bartzelona, 2012); Garraf Ibilaldia (45 km. Bartzelona 2012); eta 6 maratoi egitea (1 eguneko) Iparraldeko Donejakue bidean (2013).
Kataluniako kirolari onena mendiko lasterketetan, 2018/19 denporaldian ikusmen urrikoen kategorian
Marcosegaz batera, Minerva Gonzalezek eta Gregorio Jimenezek osotzen daben laguntza-taldea joango da, eta laguntza nutrizionala eta logistikoa emongo deutsee. Daniel Esquiva eta Roberto Calderon unean uneko tarteetan batuko dira. Taldean ezintasunen bat daben personak dagoz, besteak beste, erretina askatzeagaitik itsutasuna, bihotzeko gatxak, pigmentu-erretinosia eta Mèniére sindromea dabenek.
Beti esaten daben legez, Edozein lasterketatan daben saririk onena beste gaitasun batzuk dituen kideei lagundu ahal izatea edo GAak ezagutarazo ahal izatea da.
Ikusmen-ezintasuna daben personentzako kirola
Edozein kirol egitea itsuen edo ikusmen-urritasun larria daben personen integrazinorako eta bizi-kalidadea hobetzeko elementua da. Edade guztietan eta maila desbardinetan, kirol egokitua dago, eta horrek aukerea emoten dau sozializetako, entrenetako eta lehiatzeko gainerako kirolarien baldintza berberetan. Itsuek kirol asko egiten dabe, ohikoenak eta gustukoenak izanik: ugerketea, atletismoa, judoa, eskia, futbola, goalballa, mendizaletasuna eta xakea.
Oinarrizko kirolean, ONCEk Kirol Eskolen topaketak bultzatu ditu eta horreetan, Espainiako hainbat lekutatik datozen ikasle itsuak edo ikusmen-urritasun larria dabenak kirol-esperientziak konpartiduteko eta kirolaren bidez gizarteratzea sustatzeko batzen dira, praktika hori guztiontzat izan daitekeela eta izan behar dauela erakutsiz.
Errendimendu handiko mailan, ONCEko afiliatu bakotxari egokitutako kirola be badago. Horregaitik, erakundeak goi-mailako lehiaketarako gaitasun bereziak dituen kirolariak sustatu eta laguntzen ditu. Paralinpiar Jokoak itsuek edo ikusmen-urritasun larria dabenek lortu daben maila bikainaren erakusgarri dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!