Ondarroa kolorez bete dau Marabilli Festibalak

Bizkaie! 2019-10-07 09:40   Kulturea

Jon Iñaki Artetxeri emon deutsie II. Sormen Saria.

Jon Iñaki Artetxe, Sormen Saria jasoteko ekitaldian | Ikusi handiago | Argazki originala

Urte birik behingo hitzorduak Ondarroako kale eta antzokiak bete ditu barriro, era guztietako ekitaldi eta artistek hartu dabe herria, eta publikoak gogoz erantzun dau. Atzo, domekea, amaitu zan V. Marabilli Sormen Festibala. Aitzol Aramaio zinemagilea omentzeko sortu eben Marabilli, eta haren alaba Izar Aramaiok ebagi eban pelikula-zintea, eguenean, jaialdia hasteko ekitaldian.

Aitzol Aramaio ez eze, beste sortzaile batzuk omendu eta hareen lana bultzatu nahi ditue ondarrutarrek Marabilliren bidez. Aurten, Euskal Herriko II. Sormen Saria Jon Iñaki Artetxeri emon deutsie. Txo! Antzerki Kolektiboko kideak pozarren hartu dau sariaren sinboloa dan buruhandia. Hain zuzen be, jaialdiaren hasierako ohitura bihurtu dan 10 minutu saioa aurkezteaz arduratu zan Txo! Kolektiboa.

Kirmen Uribe idazle, Aitzol Aramaioren lagun eta Manuelistak talde antolatzaileko kideak be hartu eban parte, New Yorken dagoan arren. Bideo bat bialdu eban handik, Jon Iñaki Artetxe Sormen Sariaren irabazlea zala esateko. Iñigo Muguruza musikari hil barria be gogoan hartu eben Marabillin.

Omenaldi hunkigarriak eta protagonista esanguratsuak lehenengo eguneko egitarauaren ardatza izan ziran arren, hurrengo egunetan jaia eta kulturea buztartu zituan Marabillik. Antzezlanak, kontzertuak, zinemea, kalerik kalekoak, erakusketak... zegaz disfrutau ez zan faltau Ondarroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu