2020ko egutegian agertzeko argazkirik onenak aukeratzeko lehiaketea martxan

Bizkaie! 2019-10-03 11:46   Pil-pilean

Geure naturea proponidu dau Gautegiz-Arteagako Udalak.

Okako padurea. Argazkia: Vicente Garcés | Ikusi handiago | Argazki originala

Beste urte batez, Gautegiz-Arteagako Udalak 2020rako egutegian agertzeko argazkirik onenak aukeratzeko lehiaketea jarri dau martxan. Aurten Geure naturea izan da aukeratutako gai nagusia eta derrigorrezko baldintzea izango da argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izatea. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 15erarte egongo da zabalik.

Herriko egutegian agertzeko argazkirik onenak aukeratzeko Gautegiz-Arteagako argazki lehiaketeak ospe handia lortu dau herritarren artean eta urtetik urtera gero eta partaide gehiago dagoz. Aurtengo gaiak sormena bultzatuko dau: Aukeratu dogun gaia Geure Naturea da eta jokoa emongo dau, izan be, geure herrian aparteko naturea daukagu, paisaje ederrekaz. Udagoieneko koloreak erretratuak egiteko sano lagungarriak dira. Paisaje zabalak edota zertzelada txikiak, aurten epaimahaiak gatz izango dau argazki irabazlea aukeratzeko, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako Alkateak, Juan Felix Naberanek.

Lehiakide bakotxak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, argitaratubakoak, eta argazkiak Gautegiz Arteagan egindakoak izan beharko dira. Argazkiak holan aurkeztu beharko dira: formatu elektronikoan edota papelean eta erretratuok lehiaketea amaitu ondoren berreskuratu ahal izango dira. Gainera, aurkeztutako argazkiak originalak eta inon argitaratu bakoak izan behar dira, aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan edo online.

Parte hartu gura izan ezkero, euren argazkiak bialdu beharko ditue zemendiaren 15erako eguerdiko 12:00ak baino lehen, honako emailera: udala.gautegiz@bizkaia.org, edota posta arruntaz edo zuzenean udaletxean: Herriko Enparantza, 1, Gautegiz Arteaga, 48314 helbidera bialduta.

Erretratu guztien artean 12 argazki aukeratuko dira, urteko hilebete bakotxa ilustratzeko. Irabazleek lehiaketeagaz zerikusia daben opariak jasoko ditue eta erakusketea be egingo da. Parte-hartzaile guztiek sari banaketa egunean egingo dan otorduan parte hartuko dabe, abenduaren 20an (19:00etan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu