Punta Begoñara bisitak ingelesez eta frantsesez be izango dira irailaren 30etik aurrera
2019-09-27 09:20 KultureaGetxoko Punta Begoña Galerietarako bisiten egitarau barria jarriko da abian.
Datorren astelehenean, irailaren 30ean, Punta Begoña Galerietarako bisiten egitarau barria jarriko da abian. Eskaerea kontuan hartuta, Udalak eta Euskal Herriko Unibersidadeak bisitak atondu ditue, egunero (martitzenetan izan ezik, lan bereziakaitik) gunea zeharkatu ahal izateko, topakuntza zientifikoei, aurrerapenari eta lanaren helburuari buruzko informazinoa, eta lehenagoko irudiak eta plano historikoak jasoteko, baita hamarkadetan zehar ezkutatuta egon diran eta orain herritarrek gozetako berreskuratu diran lekuei buruzkoa be.
Punta Begoñara hurreratu gura dauenak era librean egin eta informazinoa jaso ahal izango dau bere eskuko telefonoaren bidez, edo gidatutako bisiten bitartez. Eskaerea gero eta handiagoa danez, modalidade horren ordutegien eskaintzea handitu egin da, baita edukiak eta ingelesez eta frantsesez egiteko aukerea be.
Lehenengo unean, eskaintzeak bisita barria dakar eta aurrerantzean, familientzat eta eskolakoentzat beste berezitu batzuk antolatutako ditue, txikienek historia ezagutu deien, eta aldi berean, euren ahalmenak eta ondareagazko interesa handituko daben ibilbide eta froga zientifikoakaz gozau ahal izateko. Gai zehatzei buruzko ibilbideak be egingo dira.
Bisiten egitaraua kultur, sormen eta formazino ekintzakaz, erakusketakaz, unibersidade-tailerrakaz, bisita instituzionalakaz, Zientzia Arteagaz, kirol aurkezpenakaz eta Ertibil Bizkaia erakusketeagaz batera eroango da aurrera.
Bisita libreak
Edegiera ordutegia: Egunero, martitzenetan izan ezik:
• Urriaren 26ra arte, 11:30etik 15:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
• Urriaren 27tik aurrera, 11:00etatik 14:30era eta 15:30etik 17:30era.
Gidatutako bisitak
Egunero, martitzenetan izan ezik:
• Urriaren 26ra arte, 12:00etan, 13:45ean, 17:15ean eta 18:45ean.
• Urriaren 27tik aurrera, 11:45ean, 13:00etan eta 16:00etan.
Erreserbak
Ondoko telefonoan 635 717 333 zenbakian eta datorren astelehenetik aurrera www.getxo.eus udal webgunean.
Hizkuntzak: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Topagunea: Punta Begoñako Bisitariak Artatzeko Gunea, Marqués de Arriluce e Ibarra pasealekuan (Itsasoko Gurutze Gorriaren aurrean).
Lan-gune baterako bisitea izan arren, laster mobikortasun urriko personentzat helduerraza izateko lanean dabiz.
Getxoko Punta Begoña Galeriak
XX. mendearen hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikinik esanguratsuenetakoak dira. Ondare lez daben balio ukaezina kontuan hartuta eta gaur egun hondatuta dagozala ikusirik, Getxoko Udalak eta UPV/EHUk proiektu bati ekin deutse galeriok lehengoratzeko eta balioa emoteko asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!