Martxan da 2019-2020ko Elhuyar Zientzia Azokea
2019-09-26 09:33 Pil-pileanIkerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak egingo ditue gazteek, taldeka.
Ikasturte honetako Zientzia Azokearen Eguna 2020ko maiatzaren 9a izango da. Bilbon batuko dira hainbat gazte, urtean zehar landutakoa erakusteko, eta sari-banaketak be egongo dira. Baina, ordurako dana prest egon daiten, kurso osoko lana behar-beharrezkoa da. Horregaitik, Elhuyarrek martxan jarri dau 2019-2020ko Zientzia Azokea, eta bertan parte hartzeko deia egin deutse gazteei.
Irailaren 25etik, izena emon leikie parte hartu nahi dabenek. Bi eta lau kide bitarteko taldeetan apuntau leiteke, ikerketa-proiektua edo proiektu teknologikoa diseinau eta garatzeko. Aurtengo proiektua zein izango dan, abenduaren 20a baino lehen zehaztu beharko dau talde bakotxak. DBH eta Batxilergoko neska-mutilek hartu leikie parte, hau da, 12 eta 18 urte bitartekoek.
Izena emotea doban da (hemen). Inspirazinoa behar daben taldeek informazino, baliabide eta idea ugari topau leikiez Zientzia.eus atarian eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoan.
Hezkuntza zientifiko formalaren osogarri izateko eta oinarrizko zein zeharkako gaitasunak lantzeko helburua dauka Elhuyar Zientzia Azokeak, STEAM (Zientzia, Teknologia, Injinerutzea, Artea, Matematikea) izeneko gaiak oinarri. Bide batez, gazteen artean zientziarako eta teknologiarako zaletasuna, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzen ditue.
Zientzia Azokan parte hartzen daben gazteentzako saririk handiena bizipena bera da: urte osoan, proiektua garatzen dabizala, ikertzaleakaz hartu-emonak egiten ditue, eta Europako beste azoka batzuetara joateko, formazinoa edo bekak jasoteko eta zentro teknologikoetara bisitak egiteko aukerea dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!