Pou anaiek Mallorcan preparau dabe Himalaiako espedizinoa

Bizkaie! 2019-09-25 09:42   Kirola

Psicobloc modalidadean eskalau ditue hainbat horma.

Kontraesana badirudi be, itsasoaren mailan ibili dira Pou anaiak munduko mendirik altuenetara egingo daben espedizinoa preparetan. Laster, urrian, Himalaia mendikatearen Indiako aldera joango dira, baina Mediterraneoko Mallorca ugartean egin ditue hara joan aurreko azken entrenamendu gogorrak. Itsasoaren ertzeko paraje ikusgarrietan eskalau ditue horma ugari.

Psicobloc modalidadea probau dabe Iker eta Eneko Pouk Mallorcan. Hau da, ezelako laguntzinorik bako eskaladea, katu oinak baino ez eta bainujantzi hutsean. Indarra, erresistentzia, malgutasuna eta teknikea behar-beharrezkoak dira. Burua hotz izatea be ezinbestekoa da, esate baterako, Portocolom kobazuloan itsasoaren ganetik 22 metrora soka barik ibili diranean.

Hain zuzen be, Mallorcan bertan jaio zan Psicobloc modalidadea, 1970eko hamarkadan. Urtero ehundazak eskalatzailek bisitetan dabe ugartea, hango labarren kalidadeagaitik. Askatasun sensazinoa muturrera eroaten dauen modalidadea da, norberaren gorputzak eta hormeak baino ez dabelako parte hartzen.

Udan Perun eskalada historiko batzuk egin eta gero, erlajazinorako be erabili dabe Pou anaiek Mallorcako egonaldia. Izan be, konturatu orduko dator hurrengo espedizinoa, Indiako Himalaian. The North Face etxearen nazinoarteko taldea izango dabe bidelagun abentura barri horretan.

Ikusi Mallorcan grabautako bideoa hemen.

 

Argazkiak: Inkacolours/A. Estrada eta Pou anaiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu