Bilboko XVIII. Antzerki Zirkuitua irailaren 26an hasiko da

Bizkaie! 2019-09-24 11:09   Antzerkia

Hilaren 26an, Alopargo Teatroa-k Rebelión en la granja eskainiko dau Otxarkoagako Udaltegian.

Bilboko Udalak bultzatzen dauen eta arte eszenikoen arloan bertako konpainien (gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak) jarduerea sustatzen dauen Bilboko Zirkuituaren XVIII. denporaldiak programazino eszenikoari ekingo deutso barriro eguenean, irailaren 26an, Otxarkoagako Udaltegian, bertako hamabi konpainiak eta artistak eskainiko dituen 15 emonaldigaz. Konpainien artean, Bilboko Zirkuituan ezagutzen diranak, igaz ikus-entzuleen aldetik jasotako harrera bikainaren ondoren errepetiduko daben La Trascienda Teatro edo 7 Grados, besteak beste eta egitarauan barriak diranak, Banarte Antzerki Taldea, Loida A. Gómez edo Teatro El Temple, egongo dira.

Azken hiruhileko honetarako programazinoa aniztasunak markauko dau, orain oso denpora gitxiko emonaldiakaz, genero guztiak hartuz. Irailaren 26an, Alopargo Teatroa taldearen Rebelión en la granja lana ikusi ahal izango da, George Orwellen fabula ezaguna, antzezlan gordina, bihurria, umorez, sortzeko pizgarria izango da.

Bilboko Zirkuituaren hiruhileko honetarako programazinoa azpimarragarria da La Pacheca Collectiveren (Bea Insa) Lo que fue de ellas lan barria, benetako historian oinarritutako obrea, memoria berreskuratzeko ariketea egiten dauena: Lo que fue de ellas gerrearen amaierea eta gerraostea bizi izan eben hiru emakumeren bizitzako benetako lekukotzen ikerketan eta dokumentazinoan oinarritutako antzezlana da. Horreetako bat Bilbokoa da, eta bertan bizi da gaur egun. Ikuskizuna, emakumeei eskainitako omenaldia da, Francoren erregimenak errepublikako emakume eredua demonizetako ezarri eban errepresio krudelaren helburu. Alkarrizketetan eta Amalia Rosado kazetariaren Lo que fue de ellas eta Ximo Huguet historialariaren Del soroll al silenci liburuetan oinarrituz, antzezlanak, bonbardaketek irauten eben bitartean babeslekuetan bizi zana, emakumeek presondegietan sufrifuten ebena, gerraosteko emakume langilea zein errepresinoa jorratzen ditu. Urriaren 4an estreinauko da Errekaldeko Udaltegian.

Era berean, Banarte Antzerkia Taldearen Comunicado de muerte ikuskizuna, askatasunaren eta danon ongizatearen aldeko burrukari buruzko koadro biko lana da, 60ko eta 70eko hamarkadetan girotutakoa, hori be diktadura frankistearen ingurukoa. Lehenengo partea emakume biren arteko barriketaldia da, eta bertan, modu gordinean, erabat gizatiarrak diran gaiak erakusten dira. Benetako jazoeretan oinarritutakoa, bigarren partea Salvador Puig Antichen (militante anarkista, garrote vil sistemearen bitartez hildako azkena, 1974an) burrukan, berau hiltean eta beraren eta Jesús Irurre presondegietako funtzionarioaren artean sortutako adiskidetasunean oinarritzen da.

Urte amaierara arteko programazinoa mueta askotako beste proposamen batzuekaz osotuko da, berbarako, komedia, kabaret komikoa, zirkua edo musikea dagoz, bertako konpainien eskutik: Teatro El Temple, Juris Tantum, Con la que está cayendo, A trompicones Teatro, Pablo Allende, Bea Insa eta Loida A. Gómez.


Sorkuntzeari laguntzinoa

Bilboko Zirkuituaren bitartez, Bilboko Udalak aurrera jarraitzen dau tokiko eszenea bultzatzeko eta antzerkia Bilboko auzoetara eroateko helburu bikotxagaz. Aurreko edizinoetan legez, emonaldiak 19:30etik aurrera programau dira, Solokoetxeko Institutuan eta Buiako Udaltegian izango diranak izan ezik, horreek 19:00etan hasiko baitira.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zirkuitua programea aukerea da, antzerki eta jantza taldeek euren lanak eszenaratzeko eta ikus-entzuleen aurrean aurkezteko. Era berean, urian sortutako azken proposamen freskoenak jarraitzeko esparru egokiena da. Horrezaz gan, ekimenak uriko kultur eskaintzearen deszentralizazinoan sakontzen dau. Denporeagaz, ia auzo guztietara zabaldu da, eta gehienetan, areto barruan egiten dan Arte Eszeniko eskaintza bakarra da.

Orain hamarkada bat baino gehiago programea martxan jarri zanetik, emonaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Bilboko Zirkuitua genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Asko dira denpora tarte honetan arlo profesionalerako saltoa emon dabenak.


Zirkuitua Egitaraua


Irailak 26: Alopargo Teatroa Rebelión en la granja. Otxarkoagako Udaltegia.

Irailak 27: Bea Insa Circus of Dreams. Castañoseko Udaltegia.

Urriak 3: Pablo Allende En espera. Begoñako Udaltegia.

Urriak 4: La Pacheca Collective Lo que fue de ellas. Errekaldeko Udaltegia.

Urriak 10: Teatro El Temple – P6 V.E.S (Me miras luego existo). Otxarkoagako Udaltegia.

Urriak 11: Juris Tantum Raúl, no cenes tanto. Basurtuko Udaltegia.

Zemendiak 7: Con la que está cayendo Aquí no paga nadie. Otxarkoagako Udaltegia.

Zemendiak 8: La trascienda Teatro Historias de un mojón de carretera. Errekaldeko Udaltegia.

Zemendiak 14: 7 Grados Y todo por amor. Solokoetxe institutua. 19:00etan.

Zemendiak 15: La Pacheca Collective Lo que fue de ellas L. Begoñako Udaltegia.

Zemendiak 21: A trompicones Teatro Aire de París. Zorrotzako Udaltegia.

Zemendiak 22: Pablo Allende En espera. Castañoseko Udaltegia.

Zemendiak 23: La Pacheca Collective Lo que fue de ellas. Buiako Udaltegia. 19:00etan.

Zemendiak 27: Instituto Txurdinaga Behekoa Esperando a Federico. Basurtuko Udaltegia. (Lan eszeniko onena – Eskola Antzerki Lehiaketa 2019).

Zemendiak 28: Banarte Antzerki Taldea Comunicado de muerte. Errekaldeko Udaltegia.

Zemendiak 29: Loida A. Gómez Artaud y otros animales (performance). Castañoseko Udaltegia.


Informazino gehiago hemen: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu