Deu Txakartegi, WAS taldeko frontmanaren GetxoPhotoko erakusketa gustokoenak
2019-09-24 08:02 KultureaPost Homo Sapiens - Etorkizuna programetan lemapean, irailaren 4tik 29ra da aurtengo GetxoPhoto.
Deu Txakartegi Bilbon jaio zan 1976an, baina Getxokoa da betidanik. Arkitekturan egin eban lan bere musika taldea (lehenengo Standard, gero We Are Standard eta azken aldion WAS) nabarmentzen hasi zan arte eta mundo osoko eszenatokietan joten hasi ziranean, Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Holandan, Italian, AEBetan edo Kanadan. WAS taldearen buru izateaz aparte, DJ be ibilten da eta Bilboko gauetako izar nagusienetakoa da. Hori gitxi ez eta BBK Fundazinoagaz zein Bilboko beste areto batzuekaz lankidetzan kontzertuak eta jaialdiak sustatzen ditu.
Kontuak kontu, Deu Txakartegik GetxoPhotoko erakusketa gustokoenak jorratuko deuskuz. Hitzordua irailaren 28an da, Algortako Info Puntuan (Amezti, 4), 19:00retan. Saiora joateko sarrerak hemen.
Pixel, sormen tailerra familian
Elena Detalleresek familia osoarentzako jarduera bat atondu dau Phillippe Ugg-en roboten liburu zoragarrietan inspirauta. Artaziak, post-itak, gomesak eta bestelakoak erabiliko ditugu etorkizuneko eszenatokiak sortzeko.
Edade txikikoak heldu bategaz etorri behar dira, eta derrigorrezkoa da parte-hartzaile bakotxak inskripzino bat egitea. Hilaren 28an, goizeko 11:30etik 13:00era izango da Algortako Zabala Eskola Publikoan. Izena emotea hemen.
Federico Estol
Estolen Héroes del brillo Paris Photo-ren 2019 PhotoBooks Awards-etara izentau dabe eta Getxoko Zabala eskolan ikusi daiteke haren lana domekara arte irailaren 29ra arte.
Post Homo Sapiens - Etorkizuna programetan
Irailaren 4tik 29ra da aurtengo GetxoPhoto.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!